08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Erdal Hizkuntz Komunitatea eta Euskara

tatu, beraiek erabakitzeko ahalmenik ez zutela jakinik eta Gobernuari

kritikatzeko izaten zen.

Ondorioak: euskal hizkuntz komunitateak erdal komunitatetik jasaten

zuen eragina

Hizkuntz komunitatean, gizarte-unitate gisa hartuta, lau atal nagusi

bereizten ditut: aparatu sinboliko edo kulturala; egitura soziala; bere

gizarte-ekintza: hizkuntz portaera sistema; eta komunitatearen ugalketa.

Erdal komunitatearen eragina lau ataletan nabaritzen zen.

Aparatu sinbolikoa komunitatearen balore, ezaguera eta ideologien

multzoa dugu eta hori da, hain zuzen ere, taldearen bizitzari eta ekintzei

oinarria ematen diena. Baloreak, zehazki, kolektibitate batek eredugarritzat

jotzen dituen izaera edo ezaugarriak dira.

Erdal komunitateak zabaltzen zituen balore, ezagutza eta ideologiak

bere taldeari babesa ematen ziotenak ziren. Balore edo izaera eredugarria

jatorrizko erdaldun landuarena zen —gaztelaniazko AB—, hori zen

erdigunea eta gainerako izaera motak ikusgune horretatik epaitzen ziren.

Euskalduna izatea ez zen desiragarria eta euskaldunei gaztelania menderatzen

zutela frogarazten zitzaien etengabe.

Lantzen zituzten ezaguerak gaztelaniaren gramatika eta literatura eta

erdal munduaren geografia eta historia ziren. Euskara eta euskal mundua,

berriz, ez ziren batere lantzen.

Ideologia mailan euskarak mundu modernoan zereginik ez zuela

argudiatzen zuten.

Erdara eta erdal kultura aldarrikatzen zuten orokorki eta, horrenbestez,

taldearen ekintzen oinarria aparatu kultural edo sinbolikoa baldin

bada, euskal komunitatea oinarririk gabe uztera jotzen zuen erdal hizkuntz

komunitateak. Euskal komunitateak, baina, 6. kapituluan iradoki

dugunez, bazituen bere bideak baloreen mundua eratzeko, maila

batean bederen.

Hizkuntz komunitatearen egitura tipo linguistikoen bidez islatu dut:

AB, BA, A, B eta Ø. Irakaskuntza bidezko B urratsa, bigarren ikaskuntza,

zeharo eragozten zitzaien euskaldunei. Beraz, euskal hizkuntz komunitatearen

egituratik AB, BA eta B multzoak ezabatuta gelditzen ziren,

bakarrik A —familia bidezko eta herri giroko ikaskuntza— edo Ø taldeak

utziz, eta hor ere higadura eragiten zen: euskara oztopo bat zela

sinestaraziz famili jarraipena ahuldu edo eten egiten zen. Grafikoki, hau

genuke:

AB ——> A

BA ——> Ø

B ——> Ø

A ——> (A) edo Ø

456

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!