08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ondorioak

Ereduaren ezaugarrien artean hiru nabarmenduko nituzke: (1) hizkuntzen

bilakaeraren alderdi guztien integratzailea da, ohiko azterketak

horietako batera edo bestera —erabilera, jarrerak, ekintzak…— mugatzen

diren bitartean; (2) toki garbia egiten dio hiztunen hautamenaren

ideiari: pertsonei buruz ari gara eta ez dut determinismoan sinisten, hizkuntzaren

bilakaera ez baita berez eta abstraktuki gertatzen den zerbait,

hizkuntza horretan mintzatzen diren pertsonen hautaketen —edo,

hobeto esanda, hautaketa-eredu iraunkorren— emaitza baizik. Gakoa

aukeraketen arrazoiak ongi azaltzean dago, noski; (3) euskal hizkuntz

komunitateak erdal gizartearekiko elkarrekintzan jasaten zuen eragina

ere ereduaren maila guztien arabera azter daiteke.

Metodologia. Erronka nagusia euskal hizkuntz komunitatearen iraganeko

ezaugarriak ezagutu eta sakonki azaltzeko bide egokiak erabiltzea

da. Nahitaez euskaldun xeheen multzo zabalera jo beharra dugu, oso

egiteko zaila izan arren, Hobsbawm historialariak eta beste hainbatek

aitortu dutenez. Honek berrikuntza metodologikoa eskatzen du. Alegia,

euskaldunen historia egin nahi dugu, baina eskura dauden lekukotasunak

erdal gizarte eta erakundeek utzi dituzte batik bat, edo elite euskaltzaleek,

eta, iturriek baldintzatuta, ikerketa gehienak bide horietatik

eraman ohi dira, erraztasunaren trukean prezio handia ordainduz: euskararen

historiaren muinari heldu beharrean azalean gelditzea.

Erabilitako metodologiak hiru ezaugarri nagusi ditu: (1) soziolinguistika

sinkronikoaren kontzeptuak eta teknikak historiaren azterketara

egokitzea; (2) disziplinartekotasuna, auzo-zientzietara maiz joaz; (3)

lan konparatiboa egitea, Nafarroako bilakaera beste hainbat hizkuntzarenarekin

alderatuz.

Euskal hizkuntz komunitateari buruzko azterketaren muina Uitzi

herriko landa-ikerketa da: bertan 1936 baino lehenagoko garaia bizi izan

zuten aiton-amonak bildu eta teknika soziologiko kualitatiboak ahozko

historiaren ikuspegitik erabili ziren. Gainerako herri euskaldunen aldean

aparteko berezitasunik ez duen heinean, eta ikerketa monografikoek

kontrakorik ez dioten bitartean, Uitziko emaitzak besteetara ere hedatzeari

zilegi deritzot. Garrantzi handiko beste bi iturri herri literatura eta

Bonaparte printzearen eta bere laguntzaileen lekukotasunak izan ditut,

Uitziko ikerketaren emaitzak orokorki baieztatzera etorri direnak. Aldi

berean: artxibo lana; garaiko prentsa, aldizkariak eta argitalpenak; alderdi

kuantitatiboak: errolden gaineko azterketa demografiko eta geografikoak;

eta abar.

Bestalde, lan konparatiboa inon argigarria bada, gure kasuan izan da.

Dokumentatuak nituen egoeren artean osatuena eta iradokitzaileena

Frantziako XVIII. mendeko herri hizkuntzen bilakaera (3. kapituluan)

zen, eta bere azterketa guztiz bat dator Nafarroako emaitzekin.

Erdal komunitatearen euskararekiko jokamoldeei dagokienez, hiru

atal nabarmendu ditut: iturburu ideologiko eta historikoak, erdaldunen

526

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!