08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

8. EUSKARAREN ALDEKO LAN ETA MUGIMEN-

DUAK

“Euskararen aldeko lan eta mugimenduak” esatean hizkuntz portaera

sistemaren azken atala dut gogoan: hizkuntzaren egoera aldatzera

zuzenduriko ekintzak. Kapituluko aztergaia, beraz, Nafarroako euskal

hizkuntz komunitateak bere egoera aldatzeko adierazitako ideiak, egindako

lanak —hizkuntzalaritza eta literatura alorrekoak barne— eta

antolaturiko ekimenak dira. Honi, baina, bi zehaztapen gehitu behar

zaizkio.

(a) Euskal hizkuntz komunitatearen mugimenduak diot, baina

beraietan jatorrizko euskaldunak —Damaso Legaz (Arizkun, 1838-

Iruñea, 1902), Damaso Intza (Intza, 1886-Iruñea, 1986), Enrique

Zubiri “Manezaundi” (Luzaide, 1867-Iruñea, 1943)…— ezezik, euskaldun

berriak —Campion (Iruñea, 1854-Donostia, 1937), Pablo

Fermin Irigaray “Larreko” (Auritz, 1869-Iruñea, 1949), Angel Irigaray

(Bera, 1899-Iruñea, 1983)…—, euskaltzale erdaldunak —Juan

Iturralde y Suit (Iruñea, 1840-Bartzelona, 1909), Estanislao Aranzadi

(Lizarra, 1841-Oñati, 1918)…— eta teoriaz euskaltzaleak ziren baina

praktikan euskara urruti gelditzen zitzaien erdaldunak —Hermilio

Oloriz (Iruñea, 1854-Madril, 1919)…— ere aurkitzen ditugu.

(b) Euskararen aldarrikapena helburu eta elkarte politiko abertzale

orokorretan —foruzaletasuna, nazionalismoa— txertatuta agertzen zen

maiz. Zail da batzuetan euskararen aldeko jarduerak eta politika orokorrekoak

bereizten eta, aldi berean, bien arteko loturak zenbaitetan

mugak ezarri zizkion euskararen inguruko mezua zabaldu eta antolatzeari,

beherago ikusiko dugunez, beste zenbaitetan babesa edo indarra

eman zion bitartean. Gure eginkizuna ez da abertzaletasunaren historia,

hizkuntzarena baizik, eta lotura horren aurrean zeregin bikoitza dugu:

euskararen inguruko ideia eta ekimenak gainerakoetatik bereizi eta aurkeztea,

eta euskarak sistema politiko orokorrean zuen tokia, kontraesankorra

askotan, argitzea.

Bestalde, historiografia zabal samarra 270 dute mugimendu euskaltzaleek,

agian heltzeko zailtasun handirik ez duten ageriko lehengaiak —elite

euskaltzaleen adierazpen idatziak— erabiltzen direlako.

270. Jakina denez, Nafarroako mugimenduen ardatza Arturo Campion izan zen

eta berari eskaini zaizkio azterlan gehienak. Antonio Elorzak (1978) euskal nazionalismoaren

aurrekari gisa hartu zituen Campion eta Euskara elkartea, Vicente Huicik

459

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!