08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Hizkuntz Komunitatearen Sistema Historikoa: Uitziko Landa-Ikerketa

Eztabaida taldea adostasunera iristen dela esan dugu goian. Gure

kasuan taldeak honako ardatz hauen inguruan eraiki zuen bere adostasuna:

aipatu ziren gertakarien egiazkotasuna, 1936 aurreko bizimoduaren

balorapen komuna eta, hirugarrenik, Uitzi herriaren euskalduntasun

historikoari buruzko ikuspegia.

Bilera magnetofoiaz grabatu zen eta hitzez hitzeko transkribaketa

egin ondoren bere azterketara igaro nintzen, ondoko ataletan aurkeztuko

ditudan emaitzak lortuz. Aipuak “ET” laburdura eta transkripzioaren

orrialde zenbakia adieraziz egingo ditut. Adibidez, ET: 19.

Subjektu pribilejiatuen elkarrizketak

Eztabaida taldearen osagarria herriko hiru kideri egindako elkarrizketa

irekiak —subjektu pribilejiatuen elkarrizketak— ditugu. Bi elkarrizketa

egin ziren:

(1) Pedro Jose Ariztimuño. Uitziko semea, apaiza. 1911.ean jaioa, 82

urte zituen elkarrizketaren unean, 1993ko azaroaren 25ean. “PJA”

laburduraz aipatuko dut.

(2) Jose Migel Oreja eta Marian Azpirotz. Lehenak, Jose Migelek,

1944.ean Larraun ibar bereko Errazkinen jaioa, hogeita bost urte zeramatzan

Uitzin, bertara ezkondurik. Herriko maisua izan zen hasieran.

49 urte zituen elkarrizketaren unean. Marianek 43 urte zituen elkarrizketa

egin zenean. Larraungo Baraibar herrian jaioa, ama Uitziarra du.

Egun Lekunberrin bizi da eta lanbidea dela-medio lotura estua du

Larraun guztiarekin. Elkarrizketa 1993ko urriaren 27an izan zen. “JM

eta M” laburduraz aipatuko dut.

6.3 Lekukotasun esanguratsuenen sailkapen eta aurkezpena

Eztabaida taldeak zein elkarrizketek izugarrizko albiste pila handia

eskaini zuten eta nire lana datuak ordenatu, beren barne batasuna ulertu

eta beren azterketa ahalik eta sakonena egitea izan da. Horren arabera,

emaitzen azalpena bi zatitan egingo dut: lehendabizikoan —atal

honetan— lekukotasunik esanguratsuenen sailkapen eta aurkezpena; eta

bigarrenean (6.4 atala) beren azterketa, erreferentziatzat hartu ditudan

teorien argitara: Uitziko euskal hizkuntz komunitatearen sistema.

Lehenengo sailean agertuko diren datuak ikertzaileak ezagutu eta

esku artean erabiltzen dituen lehengaiak dira eta mota hauetakoak izan

daitezke: gertaera hutsak, gertaeren gainean berriemaileek egiten dituzten

interpretazioak eta, hirugarrenik, ideologia edo ikuspegi jakin baten

isla edo adierazpenak. Azkeneko biek, bereziki, Uitziko bizilagunek

euren bizimoduaz zein euskaraz komun zuten ikuspegia —Uitziko

322

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!