08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

rako eta Aro Berriaren hasierako itsasketa, meatzaritza eta burdingintza

industrietan (Caro Baroja 1978: 377) dituena. Gauza bera esango genuke

Nafarroako erresumaz. Baskoien baitatik sortua, Nafarroako erresuma

euskaldunen ekimenaren fruitu historikoa dela esan daiteke, baina,

aldi berean, abiapuntuko talde etnikoarekiko autonomia handia erdietsi

zuen berehala. Bere kasa jardun zuen, bere interesen alde, eta, askotan,

interes haien defentsak hala eskatzen bazuen, jatorrizko nafarren aurka

borrokatuz: “La dinastía navarra constituida primero, no es ya tanto una

dinastía de raza, como una dinastía en la que priman los intereses de la

institución real (…). Se funda, sí, en la existencia de gentes más allegadas:

pero no vacila en actuar sin tenerlas en cuenta o contra esas gentes”

(Caro Baroja 1971-2, I: 99). Halaber, “en Navarra misma, es claro que

en algunas ocasiones (…) los mismos reyes se enfrentaron, a veces con

parte de sus súbditos. Aquí, concretamente, en momento memorable 140 ,

con la población indígena, para favorecer a los francos” (ibid.: 233).

Oinarrizko taldearekiko aldentzea zerbaitetan garbi gelditu bada hizkuntzaren

alorrean izan da, Nafarroako erresumaren sakoneko izaera

edo “filosofia” agerian utziz: “La «Filosofía» que puede extraerse del estudio

de tal monarquía es muy peculiar. No fue una monarquía dominadora

desde el principio sobre razas extrañas a los que la fundaron (…),

sino una monarquía fundada sobre la existencia de un núcleo étnico

básico, que pronto vive con mucha autonomía dentro de ella: porque

resulta que hasta en el empleo de las lenguas el vascón, el navarro de

vieja cepa, se inhibe de las exigencias cancillerescas” (ibid.: 100).

Inhibizioaz, ez dut uste euskaldunak Gortearekiko inhibituko zirenik,

Gortea euskaldunekiko baizik, baina, gainerakoan, ezin gardenagoak

dira Caro Barojaren hitzak.

Laburpena eta ondorioak

Euskararen bilakabidea, euskal hizkuntz komunitatearen bilakabidea,

alegia, luzaroan baldintzatu dutelakoan, Nafarroaren historiatik bi

alderdi azpimarratu ditut: Nafarroako etnokulturazko barne aniztasun

historikoa eta Nafarroako erresumaren hizkuntz tradizioa.

Etnokulturazko barne aniztasun historikoari dagokionez, Nafarroak

eremu geografiko, kultural eta linguistiko desberdinak dituela eta

bakoitzak —Mendialdea, Erdialdea eta Erribera— bilakaera historiko

berezia izan duela erakusten saiatu naiz. Eremu hauei Nafarroako

Ekialdea gehi geniezaieke. Halaber, oso handia da eremu hauen eta eus-

140. Nafarrerriko gerran (1276). Ikus, orain, Anelier de Tolosa, G. (1995). La

Guerra de Navarra-Nafarroako Gudua (2 liburuki). Iruñea: Nafarroako Gobernua.

249

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!