08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskararen Aldeko Lan eta Mugimenduak

ziren. Lehenik, familia bidezko eta herri mailako jarraipena bermatu eta

sustatzea bilatzen zuten, Campionek Euskal-Esnalea elkarteak 1910.

urtean Lekunberrin antolatu zuen batzarrean bildutakoei eskatu zienez:

“beti, echean, kampoan, lanean, jastaketan euskaraz itz egitea. Eskolan,

erdara ikasten dute aurrak… baño, ¿zergatik euskara aztu? Gurasuak

dute errua, eta erru edo kulpa au, itsusi-itsusia da, mundu guzian beste

ait-amak, ait-ama euskaldunak baizik, egiten ezdutenak” (Por el vascuence:

el «Batzarre» de Larraun. Euskal-Erria LXIII, 1910, 354).

Bigarrenik, euskaldun landuak lortzearen arazoa dugu. Hauek hezitzeko

bide nagusia euskarazko irakaskuntzak izan beharko luke, baina

hor zegoen, hain zuzen ere, euskararen hutsunerik handienetako bat.

Etengabe lan egin zuten Campion eta bere lankideek euskararen eta euskarazko

irakaskuntzaren alde eta kontaezinak dira xede hori erdiestearren

bideratu zituzten eskaera, ahalegin eta ekimenak.

Jatorrizko euskaratik abiatu eta hizkuntza lantzeko euskaldunek

zuten beste bide bat euskaraz irakurtzea zen. Hori egiaztatuta zuen

Manezaundik Luzaiden, eta Iparralde osoan, Eskualduna astekariarekin:

Hori da Baionako Eskualdunak egiten duen lana. Luzaiden (ene sortherria)

bazterretxe geihenetan, bai eta ere karrikan, irakurtzen dute

Eskualduna, eta hortakotz batere ez dute beharrik kaseta erdaldunak, harekin

baitakite behar dituzten guziak. Beren Ameriketako haurride, seme edo

ahaideri bethi eskuaraz idazten dute, berari biziki trebetiak baitire. Horra

nola ez duten eskuara galduko; irakurtzeari esker.

(Manezaundi 1990: 267) 301

Revista Euskara-ren (1878-1883) garaitik saiatu ziren euskarazko irakurgaiak

zabaltzen eta XX. mendean finkatu samar gelditu zen praktika

hau: Euskal-Esnalea (1908-1931) eta Damaso Intzak sortutako

Irugarrengo Prantzisko’tarra (1913-1936) eta Zeruko Argia (1919-1936)

aldizkariak, Napartarra (1911-1919) egunkariko euskarazko saila,

Diario de Navarra-koa (1915ean zabaldua), El Pensamiento Navarro-koa

(1918an zabaldua), La Voz de Navarra- koa (1923-1936), eta abar.

Euskararen erabilera bermatu eta sustatzea zen ahalegin guztien xedeetako

bat, ardura, beti bezala, lurralde euskaldunetan jarriz. Hori erdiestearren,

orain arte aipatutako lan sailez eta erakundeei amaigabeko eskakizunak

egiteaz gain, euren esku zegoena egiten ere ahalegintzen ziren

Nafarroako mugimendu euskaltzaleak: hainbat herritan antolatu zituzten

euskal jaiak, beraietan bertsolaritzari ematen zioten tokia, haur euskaldunentzako

sariak, euskarazko literatura eta kazetaritzaren bultzada, eta abar.

Azkenik, hizkuntzaren gaineko ekintzak ditugu. Sail honetan bereziki

aipagarriak dira euskalaritza alorreko lanak. Campionek, 1880. urte-

301. Ikus, halaber, Manezaundiren “Temas euskéricos” artikulua (La Voz de

Navarra, 1933-05-31).

498

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!