08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sarrera

1.2.5 Metodologia

Metodologia ikerketaren lehengaiak biltzeko eta hauek aztertzeko

bideen multzo bezala ulertuta, erronka nagusia euskal hizkuntz komunitatearen

iraganeko ezaugarriak ezagutu eta sakonki azaltzeko bide egokiak

aurkitu eta baliatzea da, eta honek, ikuspegia finkatzean bezala,

metodologi mailan ere berrikuntza eskatzen du.

Ikergai historiko gisa arazoak aurkezten dizkigu euskal hizkuntz

komunitateak, euskaldunek, oro har, erdaldunen aldean, gutxi idatzi

dutelako, hiztunen intuizioek kasu honetan gutxi laguntzen digutelako,

eta dauden lekukotasunak eliteek sortuak direlako; eta, jakina, idazki

hauek beren egileen kezken lekuko dira lehendabizi, ez zuzenean herri

euskaldun xehearen kezka edo pentsamoldeen adierazle. Hortik dator

iturri idatziak erabiltzearen arazorik handienetako bat, historialariak,

beren mugetan geldituz gero, aztertu nahi duen egoerari bere egiazko

orokortasunean heldu beharrean, agiri idatziak utzi dituzten taldeen

aldeko desoreka islatu eta ugaldu baizik ez duelako egiten, historia

objektiboa egiten ari delakoan, Alfonso Ortik (1996: 81-2), esate baterako,

ohartarazi duenez. Arazoa konpontzeko teknika eta ikuspegi ohi

baino zorrotzagoak erabili behar izan ditugu.

Erdal komunitatearen euskararekiko portaerak eta pentsamoldeak

argitzeak ere bere berezitasun metodologikoak eskatzen ditu, bi arrazoirengatik:

batetik, alde handia zegoelako jeneralean erdaldunen euskarari

buruzko sakoneko mentalitatearen eta formalki —agiri ofizialetan,

prentsan…— adierazten ziren iritzien artean, eta, bestetik, Nafarroako

erdaldunen jokamolde orokorrak ulertzeko ez delako aski administrazioerakundeen

edo intelektualen ideologia eta ekintza hutsen azterketan

gelditzea.

Arazoa, batez ere euskal hizkuntz komunitateari dagokionez, ez da

makala eta antz handia du E.J. Hobsbawm historialariak nazionalismoen

azterketan aurkitu zuenarekin: “Esa visión desde abajo, es decir, la

nación tal como la ven, no los gobiernos y los portavoces y activistas de

siempre de conflictos entre gran número de voluntades individuales, cada una de las

cuales está hecha a su vez por un cúmulo de condiciones particulares de existencia. Hay

pues innumerables fuerzas que se entrecruzan, una serie infinita de paralelogramos de

fuerza que dan origen a una resultante: el hecho histórico” (ibid.: 592-3). Baliteke hiztunak

oso baldintza hertsiak pairatzea eta, orduan, hautaketaz baino gehiago beharraz

hitz egin beharko genuke, hautamenik ezaz (Levi Strauss 1993: 77), alegia. Baina

horrelakoetan ere hiztunak, bere borondatez nahiz behartuta, bide jakin bat hartzen

du, eta ez beste bat, eta gure zeregina erabaki hori azaltzea da. Dena dela, bat nator

funtsean Guy Rocherren honako hitzekin: “El margen permitido a la decisión de los

individuos y de los grupos puede ser mayor o menor, según las sociedades y según las

situaciones; puede también ser más o menos aparente. Pero existe siempre en toda

sociedad” (1990: 63).

42

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!