08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Erdal Hizkuntz Komunitatea eta Euskara

A la jota, y que viva

de Nabarra el tesón,

y adelante, nabarros,

y á tener corazón!

(Siempre pa alante. Ibid., 63-4)

“Navarra siempe pa alante” erdal komunitatearen ikuspuntutik irudikatutako

nabarrismoaren adierazpena dela esan dezakegu. Bertan, guri

ardura zaigunaren aldetik, Nafarroa, Espainia eta gaztelania osagaiak

azpimarratzen dira. Nafartzaletasuna, nabarrismoa, euskaldunen artean

ere sustraitutako sentimendua zela erakutsi da lehenago, baina a zer diferentzia

goiko jotaren eta 6.5 atalean La Voz de Leiza-tik jaso dudan “Para

mi mujer navarra” poemaren artean!

Nafarroaren eta Euskal Herriaren arteko kontrajarpena berriro 1914.

urtean aurkituko dugu. Urte hartan, EAJk Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta

Nafarroaren artean euskal mankomunitate bat eratzeko deia egin zuenean,

Cayo Escuderorena bezalako erantzuna eman zion Joshe Miguel astekari

karlistak, arrazaz eta hizkuntzaz anai-arrebak izan arren, politikoki

guztiz desberdinak zirela argudiatuz (Navarra y las mancomunidades. La

del Ebro, no: la vasca, tampoco. Joshe Miguel, 1914-02-01. Aipatua in

Garcia Sanz 1994: 162-3).

Nabarrismoaren arrazoibideak, bada, giroan zeuden, eta gelditzen

zena ideologikoki egituratu eta bideragarritasun politikoa zuen egitasmo

batean gorpuztea zen. Hura izan zen, hain zuzen ere, Diario de Navarraren

eginkizuna 1920-30eko hamarkadetan. Nabarrismoaren garaipen

nagusia 1932ko Autonomi Estatututik, “Fueros, sí; Estatuto, no” lelopean

eta azpijoko eta iruzur ugari eginez (Huici et al. 1982: 176),

Nafarroa kanpo gelditu izana izan zen. Bai 1932koan bai 1936. urtean

euskal estatutuari Nafarroako estatutu bakarra kontrajarri zioten.

7.3 Erdal komunitatearen euskarari buruzko diskurtsoak

7.3.1 Diskurtsoen azterketa

Diskurtsoa maiz erabiltzen den eta oso gutxitan definitzen den hitz

horietakoa da. Kontzeptuaren eztabaidan sartu gabe 218 , nik neuk hona-

218. Diskurtsoaren azterketaren arazo orokorretarako ikus Van Dijk (1995), testuaren

gramatikatik hasi eta semantika, estilistika, pragmatika, soziolinguistika, gizarte-psikologia

eta soziologiarainoko ikuspegiak biltzen dituena. Halaber, Greimas eta

Courtes (1982-91), semiotikaren ikuspegi orokorretik. Diskurtsoen azterketaren gauzatzea:

Fairclough (1989) eta Williams (1996), esate baterako.

380

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!