08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ondorioak

leen gogoa bere programako arazoetara mugatu eta bertan agertzen ez

diren arazoak ikustezin bihurtzea da.

Euskararen eta herri hizkuntzen historiografian ere ikerkuntza-programa

edo paradigma moduko bat egon da indarrean hamarkada askotan

zehar. Programa hau atzerakadaren ideiaren inguruan eratu zen eta ikerketa

gehienak arazo hori azaltzera bideratu ditu orain arte. Gure artean finkatu

zuena Arturo Campion izan zen batez ere. Arazoa ez zen nolanahikoa

eta egiazko beharrei erantzuten zien programa horrek sortu zenean —erdararen

mundutik oso bestelako interpretazioak ematen zirelako, besteak

beste—, eta horregatik ulertzen da izan duen arrakasta. Paradigma horri

euskararen edo herri hizkuntzen “heriotzaren paradigma” dei dakioke.

Euskararen historiografia programa horren moldeetan garatu da

gehienbat, oharkabean gelditu den Mitxelenaren salbuespenarekin, eta

horrela laburbil daitezke bere ezaugarriak:

-hizkuntzaren galera edo atzerakada nabarmentzen da eta hori izaten

da ikergai nagusia. Euskararen historia esan eta jendeak euskararen atzerakadaren

historia ulertzen du automatikoki;

-bilakaeraren azalpenak ideia hauen artean kokatu ohi dira: baldintza

sozio-politiko orokorrak; euskararen aurkako erasoak (gobernuak,

eta abar); bertako goi-klaseen erdaltzaletasuna; euskaldunen utzikeria;

eta mugimendu euskaltzaleen ahaleginak;

-euskararen iraupena, aipatzen denean, harrigarria dela esan eta

inertziaren edo isolamenduaren teorien bidez azaldu ohi da; edo, bestela,

euskaltzaleen lanengatik;

-ondorioz, historiaren protagonistak ez dira euskaldunak, beste edozein

bat baizik: gobernuak, euskararen aurkako erasoak, mugimendu

euskaltzaleak, eta beste.

Herri hizkuntzei buruzko lan orokorrek ere antzeko abiapuntuak

izaten dituzte: herri hizkuntzen heriotza, edo heriotza-bidea; hizkuntza

hauek iraganarekin eta gizarte tradizionalekin lotzea, hizkuntza nagusiak

modernitatearekin lotzen diren bitartean; herri hizkuntzen hiztunak

euren hizkuntzaz inongo kontzientziarik ez duten objektu pasibo eta

galtzaileak balira bezala hartzea, eta abar.

Errealitatea, berriz, desberdina da. Ordezkapenaren aldeko joerak ukaezinak

badira ere, XIX. eta XX. mendeek hainbat eta hainbat herri hizkuntzaren

garapena ekarri dute. Europan, adibidez, 1809-1937ko epealdian

hamaseitik berrogeita hamahirura igo zen hizkuntza osatuen —edota

osatze bidean zeudenen— kopurua, euskara barne (Deutsch 1977).

Horren aurrean, hizkuntza gutxituen bizitza historikoak ez du ikertzaileen

arretarik merezi izan, Ernest Gellner-en (1988: 86-7) hitzek,

adibidez, erakusten dutenez: “Antiguamente no tenía sentido preguntarse

si los campesinos amaban su cultura: era una cosa que estaba ahí,

como el aire que respiraban, y ninguno de ellos tenía conciencia de ella”.

524

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!