08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri Teorikoak

Interferentziak eta hizkuntz ordezkapena

Interferentzien definizio gisa hau eman zuen Weinreichek:

Los casos de desviación con respecto a las normas de cualquiera de las dos

lenguas que ocurren en el habla de los individuos bilingües como resultado

de su familiaridad con más de una lengua, es decir, como resultado de

contactos, serán denominados fenómenos de interferencia.

(ibid.: 17)

Gauza bat da interferentziak izatea eta beste bat hizkuntz ordezkapena

gertatzea, baina, Weinreichek berak esan zuenez, badago nolabaiteko

paralelotasuna bien artean eta zilegi da interferentzien azterketa

soziolinguistikorako eratu den bilbe kontzeptual eta metodologikoa hizkuntz

ordezkapen bilakabideen azterketan ere erabiltzen saiatzea, ohiko

sinplifikazio edo errazkeriak saihestuz, jakina (ibid.: 224) 50 . Horregatik,

Weinreichen lanetik datozen orrialdeetan azpimarratuko ditudan ideiek,

besterik ez badut esaten, interferentzietarako ezezik hizkuntz ordezkapen

bilakabideetarako eta, oro har, ukipen egoeren azterketarako ere

balio dutela ulertuko da.

Dena dela, goiko pasartetik ez dugu interferentziak eta ordezkapena

beti lotuta agertzen direnik ulertu behar. Adibidez, interferentzien ugaritzea

ez da beti hizkuntz ordezkapena gauzatzen ari den seinale —enpirikoki

egiaztatu beharko litzatekeen auzia da hau— eta, zentzu berean,

ordezkatze prozesuak ez du nahitaez interferentzien trantsiziozko etapatik

igaro behar (ibid.: 149).

Disziplinarteko metodologia: hizkuntzalaritzaren, antropologiaren eta

psikologiaren elkarlana

Metodologiaz den bezainbatean, ukipena sakonki ulertzeak ohiko

deskribapen linguistikoetan agertzen ez diren argibideez baliatzea eskatzen

duenez, disziplinarteko ikuspegia gomendatu zuen: “Sobre una

base interdisciplinaria, la investigación de los contactos lingüísticos

alcanza más profundidad y validez” (ibid.: 23).

Hizkuntz ukipena eta kultur ukipena elkarren antz handia duten

gertaerak dira eta, nahiz eta hizkuntzalaritza eta antropologia bakoitzak

bere esparrua jorratzen duten disziplinak izan, ukaezinezko paralelismoa

dago bi alorren artean (ibid.: 25). Hizkuntzalariek interferentziak arautzen

dituzten faktoreak ulertzeko antropologiaren beharra dute (ibid.:

27), eta biek psikologiarena, ukipenaren gunea norbanakoa den premisatik

abiatzen dira-eta (ibid.: 28).

104

50. Ideia bera adierazi zuen Susan Galek ere (1979: 153), adibidez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!