08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

(4) Euskara filologi ikergai gisa. Zalantzagarria izan zitekeen euskararen

modernitaterako gaitasuna, baina, aintzinako hizkuntza agurgarri

horri inork ukatzen ez ziona filologi balioa zen.

Horrela aitortu zuen Espainiako Hizkuntz Akademiak euskararen

balio filologikoa 1883. urtean, Aizkibelen hiztegiari buruzko txostenean,

are gehiago gaztelaniaren iturrietako bat euskara dela jakinik: “de

todos estos idiomas, el que más despierta hoy la curiosidad de los etnógrafos

y filólogos, y el que menos conocido y estudiado está en España

es el bascuence. (É) esta lengua es anterior á la griega, á la latina, y aun

quizá á la hebraica y radical importante de la española. Lo que es para esta

Academia de mayor peso” (jasoa in Gorostidi 1903: 35).

Euskararen balio filologiko-zientifikoaren aitorpena bi ahoko argudioa

zen. Alde batetik, euskararen alde ziharduten lagunek gogoz hartzen

zuten aitorpen hori, bertan euren lanaren babeserako argudioak

berrindartzen baitzituzten. Baina, bestetik, izkutuko mezua ere iradokitzen

zen, Gregoire abadeak Iraultza Frantsesean aurreratu zuen bezala:

balio zientifikoa bazuen euskarak, baina mundu berrirako gaitasunik ez,

ordea.

Espainiako Hizkuntz Akademiak egin ez zuen aurkakotasuna —zibilizazio

mundurako eta filologiarako balioak— beste batzuek plazaratu

zuten.

1879. urtean, Elizondoko Euskal Jaietan euskararen aldeko lanean

nabarmendu ziren maisu-maistrei eskaini zitzaien saria zela-medio

sortu zen eztabaidan, El Magisterio Español aldizkariak ez zuela arazorik

ikusten esan zuen, baldin eta euskara irakasten sartutako ahaleginak

“no han sido óbice al cumplimiento de los deberes que su cargo le

imponga, revistiendo un carácter privado y guiados por un interés puramente

filológico” (etzana nirea da) (aipatua in Iturralde y Suit 1879:

318). Oraindik argiago mintzatu zen Unamuno 1901. urtean: “¿Y el

vascuence? ¡Hermoso monumento de estudio! ¡Venerable reliquia!

¡Noble ejecutoria! Enterrémosle santamente, con dignos funerales,

embalsamado en ciencia; leguemos a los estudios tan interesante reliquia”

(1968: 243).

(5) Goraipamenek ez zuten inolako gauzatze praktikorik izaten. Bi

adibide jarriko ditut. Maria Kristina eta Sagastaren 1887ko hitz gozoak,

goian aipatutakoak, Euskara elkarteak 1884. urtean euskara irakaskuntzan

sartzeko egin zuen eskariaren erantzuna izan ziren, nonbait. Hiru

urte igarota zeuden jadanik eskakizuna aurkeztu zenetik eta aurrerantzean

ere, erreginordearen eta presidentearen agintza tartean izan arren,

berdin segituko zuten, batere aurrerapenik egin gabe.

Halaber, 1881. urtean Amerikanisten Biltzarra (“Congreso de

Americanistas”) bildu zen Madrilen. Besteak beste, Gobernuari unibertsitate

mailako euskara katedra sortzeko eskatzea erabaki zuten (La enseñanza

del bascuence en la Facultad de Letras. Euskal-Erria XXXIX,

1898, 340). Urteak joan eta urteak etorri eta 1898.ean oraindik zain

405

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!