08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Teknika honen oinarria egiturazko ordezkagarritasuna da, ez estatistikoa;

hots, eztabaida taldeko kideek, funtsean, gizartean dauden ideia

eta jarrerak errepikatu egiten dituzte eta partehartzaileen aukeraketan

irizpide nagusia, beraz, asetasun edo saturazio estrukturala da, ez balio

estatistikoa duen lagin bat osatzea (Ibañez 1992: 279). Taldeak komunitate

osoaren diskurtsoa(k) islatzen d(it)u eta, zentzu horretan, izaera

hologramatikoa duela esan ohi da.

Eztabaida taldearen teknikaren beste ezaugarri garrantzitsu bat kideen

artean lortzen den adostasun kontrastatua dugu. Hau da, bertan

ematen diren albiste edo iritziak, egiazkotzat jo baino lehen guztien

adostasunaren galbahetik iragaten dira eta, horrela, argibide batek, bileran

denen artean ontzat hartuz gero, fidagarritasun handia eskainiko dio

ikertzaileari, guztiek adostutako gertaera edo iritzi batek eskain dezakeena

behinik behin. Ez da berdin suertatzen, ordea, banakako elkarrizketetan,

bakoitzean erdietsitako albisteak gainerako elkarrizketatuek adierazitakoekin

alderatuz egiaztatu behar dira eta.

Azkenik, aipa dezagun oso teknika aberatsa dela eta aurrez espero ez

genituen, baina partehartzaileentzat garrantzitsuak diren ideia edo arrazoi

berri ugari agertzen dizkigula.

Nik neuk “eztabaida taldea” eta “subjektu pribilejiatuen elkarrizketak”

teknikak erabili ditut Uitziko ikerketan, baina ardatza eztabaida

taldea izan da, elkarrizketak taldearen emaitzen osagarri moduan baliatuz.

Uitziko eztabaida taldea

Eztabaida taldea Uitzin bertan jaio eta 65 urtetik gorako lagun

guztiei dei eginez antolatu zen, herriko elkartearen aretoan,

“Soziedadean”, 1993ko urriaren 27an, arratseko 5etatik 7ak bitartean.

Partehartzaileek, beraz, beranduenez 1928. urtean jaiota, 1936 baino

lehenagoko garaia zuzen-zuzenean ezagutu zuten. Deia luzatu eta

bitartekariaren lana Juantxo Zabaleta herriko alkateak eta Arantza

Azpirotz bere emazteak egin zuten. Bilerara zortzi lagun agertu ziren,

sei gizon eta bi emakume.

Ikerketaren helburua euskararen iraupena herriko bizimoduaren

argitara ulertzea zen eta handik, beraz, bi aldeak interesatzen zitzaizkidan,

ez bakarra. Horretarako, inguramenduari buruz ahalik eta argibide

gehien atera eta taldea euskararen arazo bakarrera joan ez zedin, erarik

zabalenean adierazi zitzaien bileraren gaia: “Uitziko ohitura zaharrak.

Nola bizi zen Uitzin 1936 baino lehenago”. Euskara ez aipatze horrek

beste abantaila argi bat zuen: orduko euskarari buruzko aipamenak

oharkabean agertuko ziren saioan zehar, partehartzaileen egungo ikuspegi

edo ideologiek moldaturiko erantzunen arriskua saihestuz.

321

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!