08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

(1) Egun arte proposaturiko zerrendak. Anitz dira egundaino

Bonaparteren laguntzaileen zerrendak egin dituzten ikertzaileak, nork

bere emaitzak aurkeztuz, eta kronologikoki ordenatuta, hauek dira ezagutu

ahal izan ditudanak: Julio Urquijo (1908), Aita Jorge Riezu (1958),

Nikolas Alzola (1958-68), Jose Anjel Irigarai (1973) eta Jose Antonio

Arana Martija (1992).

Azalpenetan luzatu gabe, guztira hogeita bi izen proposatu dira, eta

horiei beste lau gehitu behar zaie, Bonaparteren laguntzailetzat jotzeko

adinako ziurtasunik ez dutenak.

(2) Izen berrien proposamena. Bonaparteren laguntzaileak ezagutzeko

aukera ez da, jakina, orain arte eman diren zerrendekin agortzen.

Aurrera jotzeko hiru bide ditugu, zenbaitetan batera erabil ditzakegunak:

jadanik argitaratuta dauden gainerako iturrietan agertzen diren

izenen azterketa, Bonaparteren fondoko eskuizkribuen miaketa eta artxibo

lana.

Iturri argitaratuei dagokienez, hainbat lan erabili ditut, batez ere

Bonaparteren eskutitzen bildumak —Urquijo (1908-10), Lacombe

(1932-3), Rodriguez Ferrer (1873: 75-7)—, Bonaparteren eskuizkribuen

argitalpenak —Pagola et al. (arg.) (1995 eta 1996)—,

Bonaparteren idazkien katalogoak —“Indice…” (1913), Garmendia

(1933), Gonzalez Echegaray eta Arana Martija (1989)— eta

Bonaparteri buruzko bibliografia —Arana Martija (1991)—.

Bonaparteren fondoko eskuizkribuen azterketarako kopia mikrofilmatuak

—mikrofilmen erreferentziarako, ikus Gonzalez Echegaray eta

Arana Martija (1989) katalogoa— eta, Nafarroari dagokionez,

Nafarroako Artxibo Nagusiko (NAN) orijinalak ditugu. Artxibo lanean,

NANaz gain Nafarroako Artxibo Administratiboa (NAA) eta Iruñeko

Elizbarrutiko Artxiboa (IEA) miatu ditut.

Xehetasun handietan sartu gabe, zerrendetan agertzen ez ziren hainbat

laguntzaile berri ezagutu ahal izan ditut bide hauei esker. Batzuen

kasuan, Urizko Juan Cruz Elizalde, adibidez, Gonzalez Echegaray eta

Arana Martijaren katalogoan (1989: 47) edo Pagola et al. (1996) bilduman

adierazitakoa jaso besterik ez dut egin behar izan. Beste batzuetan,

ordea, urrats gehiago egin behar izan dira. Esate baterako, 239. zenbakia

duen Zugarramurdiko dotrinaz katalogoak (ibid.: 86) nahiz eskuizkribuak

berak argibide soil hau eskaintzen digute: “Zugarramurdi, por

uno de Saldias de Basaburua menor”. Beraz, genekien gauza bakarra

Zugarramurdiko dotrina Saldiastar batek egina zela zen. Erantzuna

IEAn gordetzen den 1857. urteko Zugarramurdiko txostenean (Caja

413, Fajo 28) aurkitu nuen, parrokiako apaizen berri emanez bertako

parrokoa Saldiasen jaiotako Jose Erasun zela baitio, hitzez hitz jasorik:

“Dn. José Erasun de edad de treinta y seis años, natural de Saldias,

Diocesis de Pamplona, (…), cura Parroco es su cargo, lleba de residencia

nueve años y medio”, Jose Erasunen beraren letra eta sinaduraz.

296

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!