08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Erdal Hizkuntz Komunitatea eta Euskara

Zantzu guztiek ezaugarri bat dute komun: euskararen aldeko diskurtso

nagusiari aurrez-aurre kontrajartzen ausartzen ez zirelarik, erdizka

adierazitako sasiarrazoi modukoak ziren, beren indarra entzulearen,

edo irakurlearen, adostasun edo konplizitate isila bereganatuz osatzen

zutenak.

Hona hemen jaso ahal izan ditudan ageriko argudioen laburpena:

lekuz kanpo zeuden euskarazko ekitaldiak, gainera, euskaraz hamar

lagunetatik bederatzik ulertzen ez zuenez, ez zuten lekurik. Arkaikoak

eta gustu txarrekoak omen ziren. Euskara berreskuratzeko ahaleginei ez

zitzaien bideragarritasunik ikusten; euskararena separatistek erabiltzen

zuten eta beraiek ere sinesten ez zuten aitzaki hutsa baizik ez zen.

Bestalde, euskararen defentsa onartuta ere, ez zen zeregin hartan beroegi

saiatu behar, euskarak ez baitu berez euskal izaeraren muina den erlijioa

bermatzen. Kontuz euskara maitatzetik gaztelania arbuiatzera ez

pasatzeko eta, oro har, gogoan har euskara tresna bat besterik ez dela, ez

helburu bat.

7.4 Irakaskuntza sistema eta euskara

7.4.1 Sarrera

XIX. eta XX. mendeetako gizartearen ezaugarririk nabarienetako

bat, nagusia ez bada, hezkuntza sistemaren pisu edo garrantzia dugu.

Horrela adierazi du Ernest Gellner-ek (1988: 52):

En la base del orden social moderno no está ya el verdugo sino el profesor.

El símbolo y principal herramienta del poder del estado no es ya la guillotina,

sino el (y nunca mejor dicho) doctorat d’état. Actualmente es más

importante el monopolio de la legítima educación que el de la legítima violencia.

Berezko tokia du, honenbestez, irakaskuntzaren azterketak

Nafarroako euskararen historian eta, neurri batean, gainerako gizarte-erakundeen

portaeraren pilotu edo adierazle orokortzat ere har daiteke.

Euskarari dagokionez, Nafarroako hezkuntza sistemaren bilakaeran

jarraitasun garbia dago 1841 —Foruen aldaketa— baino lehenagoko eta

ondorengo egoeretan. Eskolatik baztertuta zegoen euskara irakaskuntzaren

ardura osoa Nafarroak zuenean eta baztertuta jarraitu zuen atal batzuk,

ez guztiak, Estatuaren eskuetara igaro zirenean ere. Gero eta hedatu,

arautu eta konplexuagoa zen irakaskuntza XIX. mendean eta

Estatuaren esku hartzea ere gero eta handiagoa izan zen, baina, aldi berean,

Nafarroak eta Estatuak, zein bere eskumenekin, eta izandako tirabirak

gorabehera, elkarlanean jardun zutela esan daiteke. Nafarroako hezkuntza

sistema bien artean antolatu zuten: funtsean erdal hizkuntz

418

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!