08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarrera

1.2 Lanaren ezaugarri orokorrak

Euskara, eta, oro har, euskal kultura, Nafarroa izeneko gizartearen bi

osagaietako bat izanik, bere bilakaera azaltzeak berebiziko garrantzia du

Nafarroako historiarentzat. Euskararen historiatik nabarmenena ez da bere

atzerakada —oso garrantzitsua bada ere—, bere biziraupena eta mundu

modernoko erronkei erantzuteko izan duen ahalmena baizik. Ikergaitzat

zentzua duen eta arazo horiek ulertzen laguntzen digun osotasun bat hartu

dut: Nafarroako euskararen historia barne batasuna duen aldi luze batean

(1863-1936). Hautapen honek, aberastasunarekin eta onurekin batera,

begi-bistako zailtasunak ere ekartzen ditu berarekin. Herri, lagun, erakunde

eta mota askotako gertakari, pentsamolde eta ekimenak, sarritan euren

arteko ageriko loturarik gabeak, bildu eta aztertu behar izan ditut eta erronka

kaos —“el caos es una distribución bruta de elementos” (Ibañez 1992:

27, 10. oin-oharra)— horretako elementuei zentzua ematen dieten hari

nagusiak aurkitu eta aurkezpena hari horien inguruan antolatzea izan da.

Gaiaren konplexutasunari sakontasunez eta alderdi anitzeko azterketa eginez

erantzun nahi izan diot, bide berriak jorratzen saiatuz eta, aldi berean,

jarrera horrek ekar liezazkidakeen arrisku intelektualak onartuz.

Lan zientifiko bati aurreko lanen azterketatik abiatzea, gauzak azaltzeko

gaitasuna, sinpletasuna eta konplexutasuna uztartzea, errealitatearekiko

egokitasuna eta eztabaida kritikoak jasateko ahalmena eskatzen

zaio. Espero dut nireak ere baldintza horiek bete izana.

Euskal taldea beste kulturekiko harremanetan egon da antzinatik

Nafarroako eremuan bertan eta bere bilakabidearen ezaugarri iraunkorra

gizarteko botere politiko, erlijioso eta kulturaletik bazterturik gelditu —edo

utzi— izana da, Iruñeko erresumaren iturburuan baskoiak egon arren.

Nafarroak historikoki ezagutu dituen kulturak (euskalduna, zeltiberiarra,

erromatarra, erromantzea —nafar erromantzatuak, frankoak…—, musulmana,

judutarra…), behin musulmanak eta juduak zokoratu eta gero, Aro

Berriaren hasieran bitan gelditu ziren: euskal kulturako giza taldea eta orduko

jadanik gaztelaniaz mintzatzen zen kultura erromantzekoa. Nafarroako

euskararen bilakaera sozialaren azterketa, beraz, bi kultura hauen arteko ukipenaren

testuinguruan kokatuko dugu. Baldintza hauetan, lanaren eginkizunak

soziolinguistika historikorako irizpideak zehaztu, ikuspuntua finkatu,

Nafarroako bilakaera garaiko gertakariekin harremanetan jarri, euskararen

bizitza —iraupena nahiz atzerakada— azaldu, euskarak eman dituen fruituak

ezagutu eta, funtsean, hizkuntz eta kultur aniztasunaren aurrean

Nafarroako euskal zein erdal komunitateek erakutsi dituzten jarrera eta portaerak

ulertzea dira.

1.2.1 Lanaren arazo intelektuala

Zientzien filosofian paradigma edo ikerkuntza-programa, zientzia

“normala” eta paradigma aldaketa bezalako kontzeptuak erabiltzen dira,

30

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!