08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskararen Aldeko Lan eta Mugimenduak

Horregatik, izenak eta ekimenak aipatzeak, edo ezagunak direnen

zerrendari beste batzuk gehitzeak, ukaezinezko garrantzia badu ere, arreta

beste alderdi berriago batzuetan jarriko dut: ezaugarri orokorren —ideologia,

egitasmoak, ekimenak…— azalpena, haien ekarpenak eta gaurkotasuna

azpimarratuz; gainerako mugimenduekiko berdintasun eta ezberdintasunak;

nafar mugimendu euskaltzaleen eragin txikiaren arazoa eta

beren mugei buruzko hausnarketa; eta, azkenik, laburpena eta iritzi orokorra.

Zortzigarren kapituluak, bada, atal hauek ditu:

8.1 Abiapuntua: bi tradizioren uztardura egoera mingarri bati aurre

egiteko

8.2 Mugimendu euskaltzaleen ideologia eta programa

8.3 Ekimenak

8.4 Nafar euskaltzaletasunaren mugen arazoa

8.5 Laburpena eta iritzi orokorra.

8.1 Abiapuntua: bi tradizioren uztardura egoera mingarri bati aurre

egiteko

Nafarroako euskararen aldeko mugimenduen sorrera data 1877-1878

urteetan jar dezakegu, “Nafarroaco Euscarazco Elcargoa-Asociación

Euskara de Navarra” izeneko elkartea, Euskara elkartea, alegia, 1877.ean

eta berak argitaratutako Revista Euskara 1878.ean sortu baitziren. Elkartea

bultzatzeko erabakia, 1877ko urriaren 23an Iturralde y Suiten etxean bilduta,

honako lagun hauen artean hartu zen: Esteban Obanos, Nicasio

Landa, Florencio Ansoleaga, Aniceto Lagarde, Juan Jose Herran, Juan

Iturralde y Suit, Guiriorko Markesa, Joaquin Herran, Nicanor Espoz,

Antero Irazoqui, Fermin Iñarra, Hermilio Oloriz eta Arturo Campion271 (1981) Campionen alde ideologiko eta politikoak azpimarratu zituen eta Lopez

Antonek (1994. Arturo Campión, entre la historia y la literatura. Doktorego tesi argitaragabea,

Universidad de Navarra) historia eta literatura alorretako lanen ikuspegitik

heldu zion. Laburra, baina oso iradokitzailea da Caro Barojaren azterketa (1971-2, III:

187-9). Bestalde, urte haietako bilakaera ulertzeko ekarpen baliotsuak ondoko lan

hauetan ere egin dira, zerrenda agortu nahi gabe: A. Irigaray (1958, 1974 eta 1980),

J.A. Irigarai (1973), Corcuera (1979), Solozabal (1979), Cierbide (1983), Granja

Pascual (1983, 1984, 1985a eta b, 1988 eta 1993), Mitxelena (1985a), Larrea eta Diez

de Ultzurrun (1987), Zuazo (1988b), Martinez Peñuela (1989), Intxausti (1990a eta

b), Pagola (1990), Antoñana (1991 eta 1994), Camino (1992), Garcia Sanz (1992),

Chueca (1994), Larrea (1994 eta 1995), Erize (1996), Lopez Anton (1996), Valverde

(1996), Jimeno Jurio (1997) eta Urmeneta (1997).

271. Campionek aktekin bat ez datorren beste zerrenda hau eman zuen handik

hogeita hamabost urtetara, ez ziurtasun osoz —“Me atrevo á asegurar que asistimos…”

(1912: LXII)—: Juan Iturralde y Suit, Esteban Obanos, Nicasio Landa, Aniceto

460

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!