08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

are U [Upper] in one generation may not be so in the next. Regional

accents have not always been non-U.

(ibid.: 5)

(2) Bigarren puntuaz —lagun berak, dagoen egoeraren arabera,

barietate jakin bat erabiltzen duela dioen puntuaz— azpimarragarriena

da hizkuntz aldaeren arteko aukeraketa ez dela kasualitatezkoa, une

horretan gizartean indarrean dauden eta “eremu” kontzeptuaren inguruan

antolatzen diren arau jakin batzuek baldintzatua baizik (ibid.: 7).

Barietate edo erregistro bat ala bestea hautatzeak esanahi desberdina

du, baina historiagileak, dena den, ez baditu egoerak gaizki interpretatu

nahi, aztertzen ari den kulturako hizketa arauak ongi ezagutu beharko

lituzke (ibid.: 9).

Idazketaren erabilpenaren esanahi soziala ere ez da garai eta toki guztietan

berdina izaten eta hura interpretatzerakoan oso erraz gerta daitezke

gaizki ulertuak. Horrexegatik, nork idazten zuen, nori eta zertaz,

argitzea beharrezkoa da (ibid.: 10).

(3) Hirugarren atalak hizkuntzak gizartea islatu egiten duela, edo,

interpretazio mekanizistak saihesteko, bere oihartzuna 46 dela dio (ibid.:

11), eta hau bi moduz gertatzen da. Batetik, pertsonen hiztegia zein hitz

egiteko modu orokorra beren gizarte-mailaren erakusle bikainak dira

(ibid.: 11). Bestetik, kultura jakin batean, edo kultura multzo batean,

erabiltzen diren hizkuntz formak eta hauen aldaketak ezagutuz, asko

jakin dezakegu kultura horietako gizarte-harremanei buruz (ibid.: 11).

Zentzu honetan, nolako hizkuntz aldaera hautatu, halako talde leialtasuna

eta halako urruntasuna adierazten ari gara, Europako goi klaseek

XVII eta XVIII. mendeetan herri barietateei bizkarra eman eta beste

batzuk hautatzean egin zuten bezala, adibidez (ibid.: 12).

(4) Laugarren tesiak, hizkuntzak gizartea eratu egiten duela dioenak,

alegia, hizkuntza talde sozialek euren arteko borroketan maiz baliatzen

duten indar aktiboa dela esan nahi du, ez dela soilik gizartearen emaitza

pasiboa, islaren irudiak aditzera eman dezakeenez: “language is an active

force in society, used by individuals and groups to control others or

to defend themselves against being controlled, to change society or to

prevent others from changing it” (ibid.: 13).

Hizkuntzak parte handia hartzen du errealitatearen eraikuntza sozialean

(ibid.: 14) eta, horrexegatik, sakoneko gogoeta egin beharra dute

46. Oihartzunaren ideia interpretazio mekanizistak ekiditzeko erantsi du Burkek.

Era berean, hizkuntzaren eta gizartearen artean zeharkako harremanak baizik ez daudela

adierazi du beherago (ibid.: 13).

97

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!