08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri Teorikoak

una lengua que no les abría las puertas de la burocracia, que era para lo

que podía servirles el castellano” (Andres Gallego 1982: 62)— ere.

Beste alde batetik euskararen historiari eskainitako lanak ditugu.

Hauen kasuan, euskararen bilakaeraren gizarte-alderdiei buruzko kezka

lan gehienetan agertzen da eta horien artean, bestalde, zuzenean euskararen

historia soziala aztertu dutenen saila ez da batere txikia.

Multzo hautatu baten azterketa egin dut. Nafarroako euskararen historiaren

berri, zuzenean nahiz zeharka, ematen duten egileak ondoko

zerrendan jasotakoak baino gehiago dira, dena den, eta horietako asko

lanean zehar agertuz joango dira. Azterketa historiografikoaren helburua,

autore bakoitzak eskaintzen dituen argibide edo materialak aipatzea

baino gehiago, erabili diren galdera, ikuspegi eta ideia nagusiak ezagutu,

beren balorazioa egin eta aurrerantzean jorratzea komeni diren bideak

zehaztea da.

Horrela, orain artekoen lanen ebaluazioa abiapuntutzat hartuta,

errazago izango da nire burua euskararen gizarte-historiaren korronte

orokorrean kokatu, nire kezkak azaldu eta jorratu nahi ditudan alorren

esanahia argitzea.

Autore bakoitzak ikertzeko hartu duen gai nagusien arabera sailkatuta,

hona hemen atal honetan aztertu diren lanak:

Euskararen historia orokorrak: Nafarroako euskararen historiaz lehenengo

liburua izateaz gain, bere interesa gorde du Jose Anjel Irigarairen

Euskera eta Nafarroa-k (1973). Euskal Herriko historia orokorraren barnean

kokatuta, euskararen historiaren sintesi bat Jose Miguel Azaolak

egin zuen: Vasconia y su destino II. Los vascos ayer y hoy I (1976). 1977.

urtean bi lan argitaratu ziren, Joan Mari Torrealdairen Euskal idazleak,

gaur. Historia social de la lengua y literatura vascas (1977) eta

Euskaltzaindiak sustaturiko El libro blanco del euskara (1977). Lan hau,

bere sakontasunagatik eta ukitzen dituen gaien ugaritasunagatik, ezinbesteko

erreferentzia da euskararen historia ikertu nahi duen edonorentzat.

Joseba Intxaustik bi lan argitaratu zituen 1990. urtean: Euskara,

euskaldunon hizkuntza (1990a) eta “Nafarroako euskararen historiaz”

(1990b). Euskararen historia orokorra da, halaber, Benjamin

Tejerinaren “Los procesos histórico y social del euskara”, Nacionalismo y

lengua liburuko bigarren kapitulua (1992: 73-137). Garrantzia handikoa

da bilakaeraren ikuspegi orokorra eskaintzen duen Jose Maria

Larrearen Euskaldungoa erroizturik (1994) lana. Euskararen historia orokorraren

aurkezpen egoki eta orekatua Koldo Zuazoren “The Basque

Country and the Basque Language: An overview of the external history

of the Basque language” (1995) artikuluak eskaintzen du. Izaera orokorra

du, orobat, eta urte askotako lana biltzen du Jose Maria Jimeno

Jurioren Navarra. Historia del euskera (1997) liburuak. Azkenik, Blanca

Urmenetaren tesia dugu: Navarra ante el vascuence. Actitudes y actuacio-

48

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!