08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Zein da ikusmolde horren gakoa? Kontua ez da gizartea hiru zatitan

banatzea —nahiz eta batzuetan horrela den, kasten sistema indiarraren

kasuan bezala: brahman-apaizak, ksatriya-gerlariak eta vaisiya-nekazariak

(Dumezil 1977: 12)—, gizarteak dituen eginbeharrak hiru multzotan,

hiru funtziotan, biltzea baizik. Funtzioak, rol sozialak edo literatur

kritikako aktanteak (Marchese eta Forradellas 1986: 13) bezala, tasunmultzo

baten bilduma dira eta gertakarien nahiz pertsonen edo beharren

sailkapena haien arabera egiten da, pertsona edo gauza bakoitza, edo

beraien alderdi bat, funtzio bati lotzen zaio eta. Eta alderantziz, baliteke

pertsona batek, edo talde batek, funtzio bat baino gehiago biltzea bere

baitan.

Hiru funtzioak hierarkizatuta daude: lehentasuna lehenengo funtzioak

du, subiranotasunak, gero bigarren funtzioa dator, indarra, eta

hierarkian azkena hirugarren funtzioa da, emankortasuna (Dumezil

1981: 338). Horrela, hiru funtzioen ideologiaren arabera, lehen funtzioan

kokatu direnek besteetan kokatutakoek baino gehiago balio dute:

erregeak edo erlijio buruak militarrek baino gehiago balio dute eta herri

xeheak goiko biek baino gutxiago.

Hiru funtzioen hierarkizazioan Hartsuagak (1987: 20) pitzadura

nagusia deitu duena gertatzen da. Alegia, lehenengo bi funtzioak elkartuta

doaz normalean eta, aldi berean, hirugarrenarekiko bereiztuta.

Indian, adibidez, “Es común (…) la estrecha solidaridad de los dos primeros

varna [kastak], en oposición al tercero: el brahmán y el ksatriya

son «las dos fuerzas», ubhe virye, entre las que el entendimiento es provechoso

y necesario para los dos” (Dumezil 1977: 62), eta bi hauek

ezaugarri baikor eta aberatsez beterik agertzen dira. Hirugarren funtziokoen

ezaugarriak, berriz, esaldi batean laburbiltzen dira: “los vaisya

deben honrar y servir a los brahmanes y a los ksatriya” (ibid.: 62).

Eskandinavian ere harreman mota bera dugu, hau da, lehenengo bi

funtzioetako ordezkariak elkartuta daude hirugarrenekoak menderatu

nahian: “la agresión de los representantes de las funciones superiores,

ávidos de conquistar, de esclavizar a los de la tercera” (ibid.: 270-1).

Berdin Erroman ere, beherago ikusiko dugunez.

Azalpen honen aurrean zalantza bat aurkeztu ohi da, hots, gizarte

batek subiranotasuna, indarra eta emankortasuna bildu behar dituela

dioen baieztapen hori ez al da gizarte orok bete behar dituen eginkizunen

adierazle hutsa? Benetako ideologia ote da? Eta ideologia izatekotan,

indoeuroparren berezkoa al da? Dumezilek zalantzarik gabe erantzun du:

La respuesta no es dudosa. Aunque las tres funciones corresponden a tres

necesidades que todo grupo humano debe satisfacer para no perecer, son

muy pocos los pueblos que, de esta estructura natural, han extraído una ideología

explícita o implícita. Se conocen algunos ejemplos en América y en

Africa. Pero es bien cierto que, en el Viejo Mundo, incluso ampliado desde

191

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!