08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

tuko gara, Jainkoak nai badu. (…) baña, beldur naiz, orai gai untaz mintzo

garenak ezautu ez dezagun unificación delako ori.

(ibid.: 191-2)

Gomendioa Axularren babespean —“eguiçu çuc ceure moldera, eta

çure herrian vsatcen eta seguitcen den beçala”— eman zuen (ibid.: 93),

honako ondorio honetara iritsiz: “Ala ba, egin zagun obekiena, Nafarroa

garaiko edo beherekoa, gipuzkoarra edo bizkaitarra, bat bederak bere

gisara, antzora eta moldera” (ibid.: 94).

Nafarrek, honenbestez, bertako euskaraz 293 idatzi zuten batik bat,

euskalki jakin bati atxikirik zein atxiki gabe, idazleen arabera:

Iparraldeko goi nafarrera estilizatuaz Larrekok (A. Irigaray 1958: 10),

zaraitzueraz Ziriako eta Federiko Garralda aita-semeek, hainbat euskalkitan

Damaso Intzak, eta abar. Zenbaitetan, goian aipatu bezala, nafarrerari

gipuzkerazko formak gehitzen zizkioten. Angel Irigarayk nafarrera

eta gipuzkera ez kontrajartzeko gomendatu zuen, nahiz eta lehentasuna

nafarrerari eman:

Emen Nafarroan, emengo yendeak aditzeko gisara idatzi behar da; eta

emengo gisara idazten ikasten da, Lapurdi ta Benafarroako idazleak irakurriz,

(Gure Herria, Eskualduna) ango euskara eta gurea berdintsu baitira

(…). Ezta, bertzalde, baztertu behar, Gipuzko-euskara, nafar euskaldun

erdiak ortan mintzo baitira.

(Euskara solasa. La Voz de Navarra, 1933-02-24)

Horri Nafarroa Beherearekiko, eta, oro har, Iparralde osoarekiko,

batasun kontzientzia bizia gehitzen zaio. Iparraldea ez zen sinbolo hutsa

nafar euskaltzaleentzat eta, Eskualduna astekariaren aipamenez gain,

lotura estua zuten hango giroarekin. Kontzientzia hori hobekien adierazi

zuena, agian, Manezaundi izan zen. Bere ustez, Iruñeko La Voz de

Navarra egunkarian Zuberoako euskarari eskainitako artikulu batean,

eta Lacombe eta Saroihandyren autoritatean babesturik, Iparraldeko

euskalki guztiek, elkarren antz handia izateaz gain, jatorri bera dute eta,

funtsean, Nafarroa Garaiko euskararen enbor berekoak dira:

Yaun horrek [Lacombek] erran zakon huni [Iruñeko euskaltzale bati] 294

293. Orixeren ustez gutxietsia izatetik goraipatua eta, agian, neurriz kanpo erabilia

izatera igaro zen nafarrera: “Parece que va pasando de moda la no muy antigua

manía de despreciar el napar-mintzoa hasta el punto de usar y acaso de abusar de palabras

navarras que llenen algunas lagunas de los otros dialectos” (Quæ iam cecidere…

Mintto. Euskal-Esnalea VII, 1917, 209).

294. Lacomberi buruzko aipamenaren iturria Euskeraren Adiskideak elkarteko

kide batzuek Donostian berarekin izan zuten elkarrizketa da. Haren berri 1932ko

487

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!