08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Iraupen luzeko bost gai

XIX. mendearen ezaugarri orokorren aurkezpen laburra (3.1 atala)

egin ondoren, eta bertan aipatutako ezaugarri bakoitzak berezko azalpena

mereziko lukeela jakinda ere, denbora luzearen ikuspegian kokatzen

diren lau gai ukituko dira bereziki (3.2-3.5 bitarteko atalak). Ez dira

aukera nitzakeen bakarrak eta, gainera, lehen begirada batean, elkarren

arteko lotura logiko esturik ez dutela eman lezake, zertzelada sorta baten

moduan aurkeztuak baitaude, nonbait, baina denek helburu komun

garbia dute: Nafarroako euskararen historiari alde desberdinetatik argi

ahalik eta indartsuena egitea. Beste toki edo garai batzuetako adibideak

dira eta haien azalpena bakoitzaren barne koherentzia gordeaz eman

nahi dut, desitxuratu gabe, baina, aldi berean, Nafarroako gertaerekiko

duten parekotasun handia nabarmendu egingo dut behin baino gehiagotan.

Euskal hizkuntz komunitateaz, bere portaera eta hautapenen eta

bere ugalketaren azpian eredu eta egitura jakin batzuk zeudela erakutsi

nahi dut lanean zehar. Alegia, ez gaudela inertziazko bilakaera baten

aurrean, portaera egituratu baten aurrean baizik. Horretarako oso egokiak

dira azterketa konparatiboak. Ez dut gai hau beste hizkuntzetan

zuzenean azaltzen duen ikerketarik ezagutu ahal izan, baina bai analogiaz

argia ekar diezagukeen deskribapen bat: Frantziako herri hizkuntzen

bilakaera XVIII. mendeko eguneroko bizimoduan, Ferdinand

Brunotek (1967, VII) erakutsitakoa 80 . Hizkuntza horiek frantsesaren

presio handia jasan behar izaten zuten orduan jadanik eta muga nabarmenak

zituzten, baina bizi-bizirik zeuden, eta ez kasualitatez. Beren egoeraren

azterketak euskara bezalako hizkuntzen ugalketaren eredu tradizionala,

hots, lehen mailako sozializazio agenteetan oinarriturikoa,

marraztuko digu.

Erdal hizkuntz komunitatearen portaerak bi ikuspuntutatik argitu

dira: bere sustrai ideologikoen ikuspuntutik eta hizkuntz politikarenetik.

Erdal kulturaren ideologiaz mintzatzen garenean Mendebaldeko

kulturaren ideologiaz ari gara funtsean eta haren ikerketak, iturriraino

eramanda, lotura du Jacques Le Goffek gizarteen bihotz-bihotzean murgilduko

gintuzkeen imajinarioaren edo amets sozialen azterketari ekite-

80. Bi adibide gehiago aipa litezke, baina ez dira Frantziako XVIII. mendekoa bezain

argigarriak eta ez ditut orrialde hauetara ekarriko. Aurrena gaur egungoa da —ingelesaren

belaunaldiz belaunaldiko transmisioa Holandan bigarren hizkuntza gisa— eta kultur

eta harreman zereginak betetzen dituen eta, hala ere, ama hizkuntza ordezkatzera iristen

ez den hizkuntza baten ugalketaren eredu egonkorra erakusten du: Fishmanen “The

Intergenerational Transmission of «Additional» Languages for Special Purposes” lana

(1991: 355-67). Bigarrena Genevieve Calame-Griauleren Ethnologie et Langage. La parole

chez les Dogon (1982) liburua da, Mali aldeko Dogon herriaren gizarte eta hizkuntz egituraketaz

egindako azterketa zoli eta borobildua.

163

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!