08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Erdal Hizkuntz Komunitatea eta Euskara

Bozketaren emaitzak, hala ere, ohar batzuk egitea merezi du.

Lehenego bozketatik bigarrenera bi botu aldaketa izan ziren: Palero zinegotzi

errepublikarrak eta Pastor integristak, aurrenekoan botua maisu

euskaldunei eman zietenek, bigarrenean erdaldunari eman zioten.

Bestalde, karlistek eta integristek barne zatiketa izan zuten, zati batek

erdaldunaren alde eta besteak euskaldunaren alde joaz. Eta esanguratsuena,

gehiengo absolutoa karlistek zuten, esan bezala, eta emaitzak erakusten

diguna, oro har, karlisten esku zegoen udalbatzak maisu erdalduna

hautatu zuela da.

Berriro ere ikusten dugu tradizionalistei —karlistak, integristak,

e.a.— egozten zaien ustezko euskaltzaletasuna ez zela esan ohi den

bezain garbia izan. Beste logika bat nagusitu zen Iruñeko udalaren erabakian:

erdal komunitatearen logika, euskara aipatu ere egin gabe, bere

aurka batere hitzik esan gabe, gaitasun hutsaren irizpideen izenean euskara

baztertu eta erdararen alde egitera eraman zuena.

Izkutuko presioak: Alberto Larrondo senadorearen gomendiozko gutuna

Erdal komunitatearen logika esan dut, baina logika horrek izen-deitura

jakinetan gorpuzten zen, lagun jakin batzuk izan ziren erabaki bat eta

ez bestea hartu zutenak, eta beraien atzetik Nafarroako senadore baten

izena aurkitu dugu: Alberto Larrondo257 . Deialdiaren baldintzak hain

argiak izanik, erdaltzaletasun orokorraz gain, zerk bultzatu zituen alkatea

eta zinegotziak erdaldunaren alde horren irmoki jokatzera?: Alberto

Larrondo senadoreak alkate jaunari igorri zion gomendiozko gutuna.

Eskutitz hori ez zen inon aipatu, bere lana isilpean egin zuen, baina

dosierrean dago eta, hitzez hitz (ikus 30. irudia), horrela dio:

Alberto Larrondo y Oquendo. Senador del Reino, por la provincia de

Navarra B. L. M. [Besa La Mano] al Excmo. Sr. Alcalde de Pamplona don

Miguel Garcia Tuñon, su distinguido amigo, y le recomienda con el mayor

empeño el nombramiento de maestro de Yturen en favor de Dn Guillermo

Martinez, aprovechando esta oportunidad para reiterarle las seguridades de

su más distinguida consideración y aprecio. Madrid 23 de Enero de 1900.

(etzana nirea da) (IUA, Ituren)

257. Alberto Larrondo Oquendo (Iruñea, 1857-1928), alderdi liberal-demokratako

kidea, abokatua, Iruñeko ehun zergadun nagusietako bat, hiriko alkatea izan zen

1892-3 urteetan. Gero, 1894tik 1903ra bitartean, Araba, Huesca eta Santanderko

gobernadore zibila izateaz gain, Nafarroako senadorea izan zen zenbait legealditan

(Garcia Sanz 1990: 157-8 eta 1996: 465, 75. oin-oharra).

430

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!