08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

garaiko lehen testigantzek diotenez, Nafarroan hitzegiten zen hizkuntza

euskara zen” 30 (ibid.: 27) eta “Lehen atzerapena I. eta VI. mendeen artean

burutu zen” (ibid.: 25), “Ebro hibaiaren eskuineko urbazterra” (ibid.:

25), Tuteraz haratagoko eskualdea, alegia, hondatuta geldituz. VI. eta

XVI. mendeen artean “agian” Nafarroako Erriberatik jarraitu omen zuen

atzera (ibid.: 25-26) eta Nafarroaren Hegoaldea “XVI. mendetik

XIX.aren erdialderaino, Bonaparte printzearen ikerketa linguistikoaren

garaia berau” (ibid.: 26) irentsia geratu omen zen.

Erdalduntzean zerikusia izan duten faktoreak honako hauek izan

omen dira:

-Euskal Herriko erakundeetako administrazio-hizkuntza latina

hasieran eta erromantzea gero izan ziren, bai Nafarroako erresuman, eta

bai “Gaztelarekin tratuan hasiak ziren beste herrialdeetan” ere (ibid.:

31). Horrela, “herri euskaldun elebakarrak ulertzen ez duen hizkuntza

ofizialetik urrun jarraitzen du” (ibid.: 30).

-Hirien sorrera, diglosiak jo zituen lehen guneak hiribilduak izan

baitziren (ibid.: 31-2).

-Jarduera ekonomikoei loturiko “kanpoarekiko komunikazioa”,

gehienbat euskararen kaltetan joan zena (ibid.: 32).

-“Euskal nobleziaren Gaztelarekiko lotura” (ibid.: 32) eta agintariak

“ofiziale errealak” (ibid.: 34) izatea.

Bilakaera guztiari “Gaztelaniaren euskararekiko inposaketa” (ibid.:

35) deitzen diote, sei zatitan banatuz: (1) Erdi Aroaren bukaera: XIII.

mendea; (2) Austriak (XV. mendearen bukaera); (3) Borboiak (XVIII.

mendea); (4) Foruen Abolizioa (1839 eta 1876); (5) Diktadura

Frankista (1936-1975) eta (6) Postfrankismoa (ibid.: 35-37). Ikusten

dugunez, Erdi Aroarena izan ezik, gainerako aldi guztiak Espainiako

Estatuaren gorabeheretan, edo, gutxienez, gorabehera horiek Euskal

Herrian izan zuten eraginean, oinarrituriko periodifikazioa da.

Egileek ateratzen dituzten ondorioak honako hauek dira:

(1) Hizkuntzen arteko ukipena ez da elebitasunezko egoera nola-hala orekatu

batez konpontzen; aitzitik, hizkuntza batek bestea ordezkatuz bukatzen

du. Hortaz, beti ere biktima bat sortzen da, heriotz-zeinua berekin daramana.

(2) Gertaera hau arrazoi extralinguistikoen emaitza da, funtsean arrazoi

sozio-politikoena.

(3) Espainiako indar zentralak etapaz-etapako eta luzera handiko kolonialismo

linguistikoa ezarri du, gaztelaniaz, beste hizkuntzekiko.

30. Egiazko egoera zein ote zen, dena den, askoz ere ilunago dago, eta ez dago frogarik

Euskal Herri osoan euskaraz mintzatu zela esateko, ez eta Nafarroako Erriberan

euskaraz mintzatu zela esateko ere, Mitxelenak erakutsi zuenez (ikus 2.1.3 atala).

57

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!