08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskararen Geografia eta Demografia Nafarroan: 1863ko eta 1936ko egoerak

Azterketa demografikoen iturria normalean errolda edo zentsoak izaten

dira, baina horko datuek, fidagarritasunez erabiliak ahal izateko,

baliozkotasun-baldintzak bete behar dituzte: kanpo-egiaztapena eta

barne-adostasuna —“external verification and internal consistency”

(ibid.: 120)—. Hots, kanpo-egiaztapena deiturikoak esku artean ditugun

zenbakiak eta egiazko egoera bat datozela kontrolatzen du eta

barne-adostasun edo koherentziak, berriz, errolda bereko zatiek elkarren

arteko logika gordetzen dutela edo, aldi desberdinetako erroldekin ari

bagara, errolda bakoitzeko emaitzen artekoa.

Erroldek, hala ere, ez dituzte beti behar ditugun datuak zuzen-zuzenean

eskaintzen, are gutxiago iraganeko erroldek, eta halako kasuetan,

hizkuntz argibide erabilgarriak lortuko badira, beharrezkoa izaten da

ikertzailearen sormena jokoan jartzea (ibid.: 122). Horrela gertatzen da

Nafarroako euskararen historiaren kasuan. Bi iturri ditugu: iturri geografikoak

—Bonaparte printzearen eta Angel Irigarayren mapak— eta

erroldak, baina hauek ez dute, ordea, hizkuntz argibiderik ekartzen.

Erronka aipaturiko bi iturrietatik Fasoldek eskatutako baldintzak betetzen

dituzten demografi emaitza fidagarriak eratortzea da, eta hauxe da,

hain zuzen ere, Pedro Yrizarren “Los dialectos y variedades de la lengua

vasca. Variedades desaparecidas y variedades amenazadas de rápida

extinción. Su evolución en el transcurso de un siglo” (1981: 241-67)

lanak ahalbidetzen duena.

Esandako lanaren helburua ahulduta edota hiltzear zeuden euskalki

eta hizkeren hiztun-kopuruen 1863-1935 bitarteko bilakaera aztertzea

zen (ibid.: 241) eta horretarako Bonaparte printzeak 1863. urteaz eta

Angel Irigarayk 1935.az eskaini zehaztapen geografikoak eta garai

bakoitzeko erroldetako biztanle-kopuruak uztartzen dituen azterbide

zorrotza prestatu zuen Pedro Yrizarrek (ibid.: 242-7). Hona hemen bere

oinarriak. 1863ko egoeraz zera dakigu: herri euskaldun guztien zerrenda,

herrietako biztanle kopuruak eta herri horietako bakoitzeko euskaldunak

bizilagunen erditik gora ala erditik behera —gehiengoa ala gutxiengoa,

azken finean— ziren. 1935eko egoeraz hau dakigu: herri euskaldunak,

bakoitzaren biztanleria eta, baita ere, eremu euskaldunaren

eta erdaldunaren arteko mugan zeuden herrien hizkuntz ezaugarriak,

bakoitzaren euskararen ezagutza eta erabilera adin multzoka sailkatuta

adierazi baitzituen Irigarayk. Horrelako argibideak ezagututa, kontua

1863ko eta 1935eko egoerak alderatu eta hortik garai bakoitzeko euskaldunen

kopuruak kalkulatzeko irizpideak finkatzea da. Hala egin zuen

Pedro Yrizarrek eta geroagoko ikertzaileek, Koldo Larrañaga (1977: 483,

333. oin-oharra) eta Iñaki Larrañaga (1990: 36-41), adibidez, bai irizpideak

bai emaitzak ontzat eman dituzte.

Pedro Yrizarrek eskualde jakin batzuetara mugatu zuen bere azterketa

eta nire lana, aldiz, bere irizpideak abiapuntutzat hartu eta Nafarroa

osoko zenbakiak eta ondorioak ateratzea izan da. Iraganari buruz ari gara

260

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!