08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Erdal Hizkuntz Komunitatea eta Euskara

Nafarroako 1831ko araudiak —arestian aipatua— gehiago zehaztu

zuen izendapenaren prozedura. Laburbilduz, honelakoa zen: postu bat

hutsik gelditzen zenean, udalak abisua ematen zion zegokion hezkuntza

batzordeari —Nafarroako “Junta Superior de Educación”-ari edo herriko

“Junta de educación”-ari, herriko biztanle kopuruaren arabera (Oroz

1923: 1.028-9)—. Hezkuntza batzordeak deialdi ofiziala egiten zuen

eta, lanpostura aurkezten zirenen artetik, oposaketaren edo lekualdatzelehiaketaren

bidez hirukote bat osatu eta udalari aurkezten zion, udalak

hiruetatik bat hauta zezan. Hirurehun biztanletik beheragoko herrietarako

ez zen prozedura berezirik ezarri. Mekanismoaren muina, beraz,

urrats hauetan zegoen: oposaketa (edo lekualdatze-lehiaketa)-hirukoteaudalaren

hautaketa.

Moyano legeak beste prozedura bat ezarri zuen, baina Nafarroan ez

zen 1887. urtera arte ezarri, Gobernua 1880. urtetik behintzat gogor

saiatu arren (1880-12-04 eta 1883-04-20eko Errege-Aginduak). Ordura

arte, beraz, udalek hautatzen zituzten eskoletako irakasleak, azaldutako

moduan.

1887. urtean, gobernuaren presioei amore emanez, Nafarroako hezkuntza

batzordeak, 1887-02-26ko bileran, legeak ezarritako prozedura

Nafarroan ere erabiltzea onartu zuen azkenean: “que la provisión de

escuelas, que hasta el presente y según antigua costumbre se ha hecho

formando una terna de los aspirantes y remitiéndola a los

Ayuntamientos para que verifiquen el nombramiento, en lo sucesivo se

haga en la forma que previene la Ley de Instrucción Pública” (GEN IV,

“Derecho de propuesta”: 43)

Legearen prozedurak, eta berdin 1899.ean “Reglamento de provisión

de Escuelas públicas de primera enseñanza” (BON, 1899-10-20, 23

eta 25) izenekoak egokitu zuenak, aldaketa nagusi bat zekarren: izendapena

Unibertsitate barrutiko errektoreari zegokion kasu gehienetan, ez

herriko udalari. Baina gainerako urratsak, ordea, berdintsuak ziren:

eskola hutsik gelditzen zenean, postua oposaketetara edo lekualdatzelehiaketara

ateratzen zen. Onartutakoekin —edo oposaketak gainditutakoekin—

merezimendu zerrenda egiten zen eta orduan, zerrendan zeuden

ordenaren arabera, bete gabe gelditzen ziren postuetatik gehien interesatzen

zitzaiena hartzen zuten banan-banan.

Nahiko bide arautua zen, beraz, eta abiapuntua irakasle batek hutsik

zegoen herrira joateko agertzen zuen nahia dugu. Kanpoko maisu-maistrak

etortzeko aukera ematen zuen bide honek —ezagutu ditugun beste

prozedurek ere ematen zuten bezalaxe, plazara lehiatzea libre baitzen,

Iturengora, adibidez—, baina ezinezkoa da, bistan da, espainiar irakasleen

etorrera famatu hura gertatu izana. Nor aurkezten zen Nafarroako

herrietako eskoletara? Nafarrak, batez ere, eta auzo herrialdeetako lagunak:

Iturenera 6 nafar, 2 aragoiar, errioxar bat eta gipuzkoar bat aurkeztu

ziren. Are gehiago, garai batean soldata hobeagoa zuten errejimen

orokorreko maisu-maistrek Nafarroakoek baino, eta horrek Nafarroako

440

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!