08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

(Euskalerriaren Alde X, 1920, 290-2) hitzaldia, maisu-maistren izendapenaren

auziari buruzkoa, zeinak euskararen eta euskarazko irakaskuntza

eta maisu-maistren euskalduntasunaren arazoak behin ere aipatu

gabe utzi zituen.

Nafarroaren historikotasunaren argudioa euskararen aurka bihurtzen

zen

Miroslav Hroch-en iritziz (1994a: 104) nazio mugimendu baten

finkapenerako ezinbesteko hiru baldintza daude: (1) historikotasuna,

(2) hizkuntza edo kultura komunak eta (3) taldeko kideen arteko berdintasuna.

Nafarroak (1) eta (3) betetzen zituen, baina ez bigarrena.

Campion eta gainerakoen asmoa lehendabiziko eta hirugarren ezaugarrietatik

tiratu eta bigarrena, hizkuntza edo kultura komunak, euskararen

inguruan eratzea zen, euskal abertzaletasunaren egitasmoa eratuz.

Bertan pisuzko argudioa zen Nafarroaren historikotasuna, arestian

esan bezala.

Hain eraginkorra izan zitekeen Nafarroako erresumaren argudioa,

baina, euskararen aurka bihurtzen zen jendearen gogoan, nire ustez,

denek baitzekiten funtsean Nafarroako erresumako hizkuntza nagusia

erdara zela eta bertan euskara ia tokirik gabe eta mendeko egoeran utzia

izan zela. Hau da, nafarrei, euskaldunei zein erdaldunei, eredu historiko

gisa eta etorkizunerako erreferentziatzat aurkezten zitzaien irudiak, euskara

bultzatu beharrean, autoritate-bermea eskaintzen zion bere bazterketari.

Nafarroaren historiaz hitz egiten entzun eta erdaldunek euren

burua sendotuta ikusiko zuten, euskaldunek, aldiz, erdaraz janzteko

beste arrazoi bat aurkituko zuten bitartean.

Mugimendu euskaltzaleen mugez beste zenbait ohar

Sorreran Iruñeko elite intelektual txiki baten fruitua izan ziren

gehienbat Nafarroako mugimendu euskaltzaleak eta inoiz ez zuten kutsu

hori galdu. Zentzu berean, nabaria da Campionen edo Iturralde y Suiten

hitzei maiz zerien paternalismo edota elitismo doinua.

Elite kaletar izaerari lotuta, sustrai txikiak zituzten herri euskaldunetan,

eta hau ere ezaugarri iraunkorra izan da bilakaera osoan. Eten

garbi samarra zegoen populazio euskaldunaren eta mugimendu euskaltzaleen

artean. Bide batetik zihoan euskaldunen multzo nagusia eta

beste batetik euskararen aldeko mugimendua eta, neurri handi batean,

euskararen iraupena euskal hizkuntz komunitatearen berezko faktoreei

zor zaie, euskaltzaleen eraginari baino askoz gehiago. Ahalegindu

ziren herri euskaldunetako gune eraginkorrekin uztartzen eta zenbaitetan,

1910-1912 urteetan Euskal-Esnalearen Baztan eta Ultzamako

taldeak antolatu zituztenean, kasu, lortu ere, lortu egin zuten, baina

erdigunea beti Iruñean zuten eta nekez iristen ziren eremu euskaldu-

519

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!