08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Erdal Hizkuntz Komunitatea eta Euskara

(b) Antzeko usteak aurkitzen ditugu Pascual Madoz-en (Iruñea,

1805-Genoa, 1870) hitzen azpitik ere. Diccionario Geográfico-

Estadístico-Histórico-an, “Navarra” artikuluan (1845-50, XII: 95), hizkuntzaren

atalean zera dio:

IDIOMA. En una zona de 8 á 10 leg. desde el Pirineo hácia el S. de la prov.

se habla todavía el vascuence, aunque en la mayor parte confundido con el

castellano; en el resto de la prov. es el general de la nación.

Berriro ere Mendialdeko hizkuntza —euskara— eta nazio-hizkuntza

orokorra —gaztelania— kontrajartzen dira. Bestalde, euskara erdararen

mesederako desagertzen ari zen hizkuntza zelako mezua eman zigun

aditzera Pascual Madozek: oraindik hitz egiten zen —“se habla todavía”—,

hots, laster galduko zen, eta, oraindik eusten zion eremuan ere

gaztelaniari tokia egin behar izan zion —“en la mayor parte confundido

con el castellano”—, bide batez erdararen nagusitasuna iradokiz.

(c) Iruñeko lehen gidaliburua Perico Alejandria-k 1863. urtean argitaraturiko

El pamplonés. Guía de la ciudad y manual de curiosidad bide

dugu. Liburuaren helburua, garbi dagoenez, bisitariei nahiz bertako

bizilagunei Iruñeko berri argi eta zehatza ematea izan zen —“todas aquellas

cosas que encierra la población y que su conocimiento pueda redundar

comodidad, ahorro y beneficio al transeunte y ciudadano”

(Alejandria 1863: 4)—, egilearen hitzetan. Zer eman zien ezagutzera

bisitari eta bertako bizilagunei Iruñeko hizkuntzei buruz?

Gaztelaniaz horrela zioen: “la [lengua] castellana — nacional que se

emplea en la parte oficial y pueblos de la rivera” (ibid.: 95). Euskarari

buruz, ordea, beste hau esan zuen: “la Euscara — Vascongada, lengua

antigua de una construccion especial, comparada con las modernas,

cuyo uso abraza la region del Pirineo con sus ramificaciones montañosas”

(ibid.: 95-6).

Beti bezala, alde batetik gaztelania dugu, nazio-hizkuntza eta ofiziala,

eta bestetik euskara: iraganeko bitxikeria, Pirinioetako menditarrek

erabilia, gaztelania bezalako hizkuntza modernoen, hau da, benetako

hizkuntzen, aldean.

(d) Erdaldunen irudipenerako, nola hitz egiten zuten euskaldunek

gaztelaniaz ari zirenean? Galdera ez da inozoa, egiazko hizkuntza gaztelania

baitzen erdaldunentzat, ez euskara. Beraz, nola egiten zuten euskaldunek

benetako hizkuntza batean? Era guztiz trakets eta barregarrian,

Candido Testaut “Arako” Diario de Navarra-ko kazetari ezagunaren

Dialogando artikulu bildumak (1947) erakusten duenez. Arakok

Iruñerriko eta ondoko ibar euskaldunetako herritarrei entzundako pasadizoak

jasotzen zituen “Dialogando” izeneko zutabea idatzi zuen igandero,

1910. urtean hasita, eta ikaragarrizko arrakasta lortu zuen. Gakoa

pertsonaien ahotan jartzen zen gaztelania xelebrean zegoen, hain zuzen

ere. Adibide moduan, hona hemen zatitxo bat:

388

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!