08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

grafikoen deskribapenak eta garaiko erroldak izan dira, haien gainean

neure zenbakiak eginez, Pedro Yrizarrek ezarritako irizpideen arabera.

Erdal hizkuntz komunitatearen euskararekiko portaera eta jarrerak

7. kapituluan jorratu ditut. Erdal komunitatearen errotulopean erdal

mundu osoa hartzen da: nafar erdaldun arruntak ezezik, Nafarroako eliteak,

Diputazioa, irakaskuntza sistema, Eliza, alderdi politikoak…, eta

Espainiako Estatua, intelektualak eta gainerako erakunde edo faktoreak

ere kokatu ditut, denek hizkuntza beraren izenean eragiten baitzuten.

Gai ugari, beraz, eta beraiei heltzeko hainbat teknika eta iturri erabili

dira. Lehentasuna erdaldunen euskararekiko diskurtsoei, batetik, eta irakaskuntza

sistemari, bestetik, eman diet. Diskurtsoetan iritzi edo ideologia

egituratuak (7.3.3 atala) eta sakoneko mentalitateak (7.3.2 atala)

bereiziz, azken hauek ezagutzeko, garaiko testuetatik abiatu eta diskurtsoak

aztertu eta deskodetzea izan da bidea. Irakaskuntza sistemari (7.4

atala) hainbat aldetatik heldu diot: herrian herriko gertakariak, erakundeen

jarrerak, Espainiako eta Nafarroako legediak, nazioarteko argibideak,

ikasketa-programak, zigorrak, maisu-maistren izendapenaren auzia

eta gurasoen jarrerak, besteak beste, sarritan lehen eskuko iturriak erabiliz.

Irakaskuntzari buruzko ohiko iritzi ugari kolokan jarri edota gezurtatuak

gertatu dira. Bestalde, azalpen bila harantzago joanez, erdal gizartearen

euskararekiko portaera eta jarrerek hiru iturburu zuten: iturburu

hurbila Frantziako Iraultzaren hizkuntz politikan dugu (3.4 atala), lehenagotik

Nafarroako erresumaren hizkuntz tradizioa zetorren (3.5 atala)

eta denaren azpian Erromatik eta, funtsean, indoeuroparren eskema ideologikoetatik

datorren gizarte-hierarkizazioaren ideia dugu (3.3 atala).

Iturriak hauek izan dira: Frantziako Iraultzaren hizkuntz politikarako,

Brunoten frantsesaren historia; Nafarroako tradiziorako Mitxelena, Jose

Maria Lacarra eta Julio Caro Barojaren lanak; eta indoeuroparren ideologiarako

Georges Dumezil-en ikerketak.

1.2.6 Teorien ebaluazioa

Herri hizkuntzen bizitza historikoa —beren indarra eta beren ahultasuna—

azalduko lukeen teoria beharko genukeen, eta helburu horrekin

aztertu da literatura soziolinguistikoa, baina horrelako teoria osaturik

ez dago, ez eta, neurri handi batean, soziolinguistika mailako teoria

orokorrik ere (Fasold 1993: viii; Romaine 1996: 13). Aldi berean, soziolinguistikaren

beste ezaugarri nagusietako bat heterogenotasuna da, kezkak,

helburuak, kontzeptuak eta lanabesak franko aldatzen baitira autore

batetik bestera; eta oraindik gehiago soziolinguistika historikoa egin

nahi izanez gero. Soziolinguistika historikoa oraindik finkatu gabe dagoen

disziplina dela esan daiteke.

Hizkuntzen historiarako teoria edo eredu osaturik ezean, literatura

soziolinguistikoan gure ikerketarako ekarpenik emankorrenak (teorien

45

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!