08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Erdal Hizkuntz Komunitatea eta Euskara

Nafarroaren berezitasunaren baieztapena, Nafarroaren espainoltasunaren

aldarrikapena eta ideologia klerikal-erreakzionarioa: “¡Por Dios, por

España, por Navarra!” (Diario de Navarra, 1917-12-02). Politikoki euskal

nazionalismoaren aurka borrokatu bazen ere, kultura mailan, ordea,

Nafarroaren euskaltasuna onartzen zuen: “afirmar lo navarro frente al

nacionalismo vasco, no a nivel cultural y étnico, pues Navarra siguen

siendo parte de Euskalherria, sino frente a la opción política del nacionalismo

vasco” (Fernandez 1990: 241). Nabarrismo politikoak ez zuen

garai hartan euskararen aurkako diskurtso berezirik eratu, eta, aldi berean,

euskararen aurkako jarrerak nabarrismo politikoa baino zaharragoak

dira.

Egia da apurka-apurka, euskal nazionalismoaren aurkako borroka

gero eta bortitzagoaren eta Nafarroaren espainoltasunaren aldarrikapenaren

ondorioz, nabarristen ordura arteko kultur euskaltzaletasuna ere

epelduz joango zela (ibid.: 260). Dena dela, euskal kulturaren aurkako

jarrerak frankismora arte ez ziren finkatu: “en este período [frankismoan]

«el tema vasco» en sus aspectos culturales, históricos, étnicos, etc.

—que hasta este momento era aceptado por Garcilaso como parte fundamental

de la personalidad de Navarra— será cuestionado y llegará a

considerarse antinavarro” (ibid.: 258).

Euskararen aurkako, edo erdararen aldeko, jarreren erantzunkizuna,

beraz, ez zaio zuzenean nabarrismo politikoari egotzi behar, baina honen

garapen eta finkatze prozesuan euskal kulturarekiko urruntasunaren isla

aurkitzen dugula ukaezina da. Eta antzeko zerbait gertatzen da maila

politikoan.

Bizitza paraleloak eraman dituzte Nafarroak eta Baskongadek. Bien

arteko loturen aitorpena eta elkarrekin aritzeko joerak zaharrak eta oso

ezagunak dira, eta ez dugu orain horietaz aritu behar. Baina sustrai sakonak

ditu, halaber, alde bakoitzak bere kabuz jarduteko joerak ere, eta hor

daude nabarrismoaren aurrekariak.

XIX. mendetik atera gabe, bide desberdinak hartu zituzten 1839-

1841eko Foruei buruzko negoziaketetan, nafarrek batzorde negoziatzailetik

atera eta beste bat eratzea erabaki baitzuten 1840ko ekainean:

“echamos de ver que las intenciones de los vascongados son conservar en

toda su integridad el sistema foral, aun a costa de hacer para ello algunos

sacrificios pecuniarios, lo cual nos pone a una distancia enorme de

ellos” (Nafarroako ordezkaritza, 1840. Aipatua in Mina 1981: 215). Era

berean, 1866. urtean Nafarroako Diputazioak gainerako diputazioei

proposatu zien eta haiek formalki onartu zuten Euskal Unibertsitatearen

egitasmoa (Orella 1977) ezerezean gelditu zen, besteak beste, probintzia

bakoitzak bere aldetik jo nahiago izan zutelako.

Oso adierazgarriak izan ziren 1867ko gertakariak. Urte hartako San

Fermin jaietan nekazaritza erakusketa bat antolatu zuen Diputazioak eta

bertara Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputatu nagusiei gonbidatu zien.

378

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!