08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Hizkuntz Komunitatearen Sistema Historikoa: Uitziko Landa-Ikerketa

Euskal hizkuntz komunitateaz, beraz, hauxe esan daiteke: hutsune

nabaria zuen bere erdigunean, ez zuen gune sinboliko garaturik, AB

edo BA euskaraz kulturizaturiko lagunik ez baitzegoen. A maila, ordea,

bete-beterik zuen eta erdaldun batzuk erakartzeko ahalmena ere bai: B

edo (B) sailekoak. Guztiz at gelditzen ziren, berriz, Ø sailean, maisu

erdaldunak eta mojak. Dena 27. irudian islatzen da eta, hizkuntz rolen

banaketaren eredua erakusten duen 4. irudiarekin erkatuz gero, Uitziko

desoreka nabarmen agertzen da.

Bestalde, gaztelaniak ere bazuen leku bat Uitziko biztanleen baitan

eta, alde horretatik, erdal hizkuntz komunitateaz ere mintza gaitezke.

Honek honako tipo linguistiko hauek erakusten zituen: AB edo BA,

mojak, maisuak, apaizak eta herritarren multzo bat; A, ia inor ez; B edo

(B), bizilagun gehienak; Ø, hau da, erdaraz ez zekiten euskaldun elebakarrak,

bizilagun talde bat, B edo (B) osatzen zutenen multzoaren osagarria

(ikus 28. irudia).

Erdal hizkuntz komunitateak hutsune ia osoa zuen A mailan, uitziarrak

jatorriz euskaldunak baitziren, baina, horren ordez, AB/BA multzoa,

gune sinbolikoa, ondo hornituta zuen eta B edo (B)-koen multzoa

ere bete-beterik zuen, hots, oso erakarpen indar handia zuen. Erdal hizkuntz

komunitatearen erronka A hiztunak erdiestea zen, hau da, uitziarrek

txikitatik eta etxeko hizkuntza gisa erdaraz ikas zezaten lortzea, eta

horretarako euskal hizkuntz komunitatearekiko lehia bizian ziharduen.

Ez zuen Uitzin urrats hori egitea lortu, baina bai, ordea, Nafarroako

beste hainbat herritan.

Gizarte jakin baten aparatu sinbolikoak gizarte horretako balore, sinbolo

eta, baita ere, giza talderik eraginkorrenak biltzen ditu (Shils) eta

komunikazio eta partehartze edo pertenentzia zereginak betetzen ditu,

arestian (1.2.4 atala) esan bezala. Alde horretatik, Uitziko euskal hizkuntz

komunitateak AB/BA gune sinbolorik ez izateak hiru ondorio

mota ditu: hizkuntz eredu mugatua —komunikazioaren murriztapena—,

aparatu sinbolikoaren desitxuratze eta birkokapena eta, hirugarrena,

egituraren hauskortasuna —pertenentziaren ahultasuna—.

Hizkuntz ereduari dagokionez, uitziarrei ez zitzaien euskara osatuaren

—etxekoa gehi kultur euskara— eredua inon eskaintzen eta,

orduan, euskara bizi-bizi baina kulturalki mugatua jasotzen zuten,

beren komunikazio ahalmena kaltetuta geldituz: egunerokotasunaren

alorrera murriztuta. Kultur garapenaren beharraren berri bazekiten,

ordea, eta, goian ikusi bezala, aurkitzen zuten eredua apaizena zen, hau

da, herriko euskara bizia erdara landuarekin osatzea. Alegia, euskarazko

AB/BA eredu osatua izan beharrean, kultura gaztelaniarekin uztartzen

zuen eusk. A(B)/erd. B(A), edo eusk. A/erd. B, eredua aurkitzen

zuten.

Aparatu sinbolikoaren aldetik, komunitatearen aparatu sinbolikoa

teoriaz AB/BA erdiguneko lagunengan gauzatu ohi denez, pentsa liteke

354

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!