08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskararen Geografia eta Demografia Nafarroan: 1863ko eta 1936ko egoerak

kutsi eta 1935.ari buruzko taulan (ikus Eranskinak, 2. taula) agertzen

denez, zenbait eskualde eta ibarretan —Erronkari, Zaraitzu, Iruñearen

ondoko Atez, Xulapain, Ezkabarte, Arriasgoiti…— higadura handia

pairatzen ari zen euskara eta bere gibeleratzea ez zen eten.

Euskal hizkuntz komunitatearen 1935eko egoera demografikoa

Pedro Yrizarren irizpideei (1981: 245-7) jarraikiz aztertu dut, arestian

esan bezala, Angel Irigarayk eskaini herrien zerrendarekin uztartuz.

1935. urtean ez zen erroldarik egin eta, orduan, urte hartako biztanlegoa

1930 eta 1940ko erroldetako kopuruen batez-bestekoa eginez kalkulatu

zuen Yrizarrek eta horrela egin dut nik neuk ere. Udalerri bakoitzeko

euskaldunak beren biztanleriari Irigarayren sailkapenaren araberako

ehuneko jakin bat ezarriz zehaztu dira. Iruñeko euskaldunak, 1863.

urteari buruzko azterketan bezala, Iruñeak Nafarroa osoko proportziotik

apur bat behera zuelako hipotesiaz atera dira: % 14 egotziz kalkulatu

dira.

Emaitzen laburpena (ikus ondoko laukia eta Eranskinak, 2. taula)

hauxe da: Nafarroak 357.751 biztanle zituen 1935. urtean eta haietatik

euskaldunak ia 61.000 ziren —60.724 nire zenbakietan—, hau da,

nafarren % 17. Eremu euskaldunak 77.199 biztanle zituen, euskaldunak

53.483 (% 69) izanik. Iruñean, 51.724 bizilagunetik euskaldunak

7.000tik gora —7.241 (% 14), zenbaki zehatza— ziren. Nafarroako

alde erdaldunean 228.828 lagun zeuden eta, 1863. urteari buruzko

azterketan bezala, denak hipotesi gisa erdalduntzat joak izan dira.

Euskal hizkuntz komunitatea % 17ko gutxiengoa zen Nafarroan,

baina, 1863an bezala, gehiengo sendoa (% 69) zuen bere barrutian,

eremu euskaldunean. Arazoa da bitartean euskaldunen lurraldearen

hedadura murriztu egin zela.

1935eko Nafarroako bi hizkuntz komunitateen demografia

(Iturriak: 1930 eta 1940ko erroldak; Irigaray 1956; Yrizar 1981)

266

Biztanleak Euskaldunak Erdaldunak % euskaldun Udalerri

1935 1935 1935 1935 kopurua

Eremu euskalduna 77.199 53.483 23.716 % 69 82

Iruñea 51.724 7.241 44.483 % 14 1

Eremu erdalduna 228.828 0 228.828 0 183

Nafarroa, guztira 357.751 60.724 297.027 % 17 266153 153. 1930eko erroldak 267 udalerri zituen eta 1940koak, berriz, 266. Aldea

Arraiza herriari (eremu erdaldunekoa) dagokio, 1930eko erroldan berezko udalerria

zen bitartean 1940an, ordea, Zabaltza udalerriaren zati gisa agertzen baita. 1863ko

udalerri zerrendan ere Zabaltzaren baitan agertzen da. Horrela bada, 266n utzi dut

udalerrien kopurua.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!