08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri Teorikoak

Hizkuntzak hiltzear daudela dioen baieztapenaren egiazkotasuna ez dute

zalantzan ipintzen.

Hirugarren agerpena hizkuntza minorizatuetatik garrasi iratzartzaile

moduan maiz sortu dena dugu. Salaketa eta mina adierazten dute, baina

egoerari aurre egin ezean hizkuntza hauek heriotzara kondenaturik daudela

onartzen dute.

Oro har, nagusitasuna atzerakadari aitortzen dioten ikerkuntza programak,

euskararen historiografiari buruzko atalean ikusi bezala, hizkuntzaren

heriotzaren diskurtsoak ezarritako adimen-mugetan mugitzen

direla esan daiteke.

2.4 Nafarroako euskararen historiografia, hizkuntzen historia eta literatura

soziolinguistikoaren ekarpenak: oinarri teorikoak

Historia soziolinguistikoa, kontzeptuaren zentzu hertsian, gutxitan

jorratu den alorra izateak eta, aldi berean, ongi finkaturiko ondorioak

atera beharrak gaiaren egoeraren aurkezpen ohi baina luzeagoa egitera eraman

naute, baina, hala ere, lana merezi izan duela uste dut. Bi motako

eginkizunak bete dira: gaiari buruzko ikerketen egoera ezagutzea —euskararen

nahiz beste hizkuntzen historiografiaren azterketa kritikoa, gaztelaniaren

eta frantsesaren historiografiaren molde hierarkizatzaileak barne—

eta, bigarrena, gure zereginari dagozkion joera teoriko edo metodologiko

nagusiak aurkeztea.

Ondorioak (ikus, halaber, 1.2 atala) bi zatitan sailkatzen dira: (1)

euskararen historiaren beharrak eta (2) literatura soziolinguistikoaren

ekarpenak.

Euskararen historiografiak agertzen dituen beharrak

Euskararen historiografiatik honako ezaugarri hauek nabarmenduko

nituzke: Nafarroako —eta Euskal Herri osoko— euskararen historia

soziolinguistikoa egin gabe dago eta, oro har, gaiari buruz argitaratu

diren lanetan soziolinguistikako kontzeptuen erabilera oso urria izan da.

Beste toki batzuetako egoerekiko azterketa konparatiboak zenbait autorerengan

ageri dira, baina beste askorengan, berriz, ez. Arreta euskararen

gibelamendua azaltzera zuzendu da bereziki eta joera honek, ulergarria

bada ere, arrisku handiak ditu. Adibidez, euskararen historia baino

gehiago erdaldunen euskararen aurkako erasoen historia egitea genuke

arrisku bat, euskaldunei euren historiaren protagonismoa kenduz; beste

bat, bilakaera zapalkuntza versus utzikeria —eta saldukeria— klabe hertsi

eta sinplifikatzailean aurkeztea. Euskararen iraupena, euskararen

bizitza, azken finean, ez da normalean ikergai izan, eta horri buruzko

azalpenak eman direnean, askotan nekazari munduaren jarraipenari

156

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!