08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

lución primero y la guerra civil despues, vinieron á desbaratar sus propósitos.

(Iturralde y Suit 1877)

Gainerako laguntzaileak ez ziren, nik dakidala, ezertan nabarmendu,

harik eta 1877.ean egoera berri bat ireki zen arte, eta orduaz geroztik

Jose Erasun, Bruno Echenique, Fermin Iñarra, Mariano Mendigacha,

eta, noski, Arturo Campion baizik ez ditugu aurkitzen.

Bonaparteren ikerketen hasieratik —1856— 1877.era arte hogeita

bat urte igaro ziren eta, oro har, belaunaldi bateko tartea dagoela esan

daiteke. Azpimarragarriena, beharbada, bi belaunaldien arteko etena da,

Bonaparterekin lehendabizi eta Arturo Campionekin gero lan egin zutenak

hain gutxi izana, alegia. Etenaren arrazoiak bat baino gehiago izan

daitezke, denboraren joana, 1874.ean hil zen Pablo Ilarreguiren beraren

kasua, adibidez, baina oraingoz alde batera utziko ditugu.

Hala ere, euskararen inguruko lanei jarraipena eman zieten lagunak

badaudela esan dut. Jose Erasunek, Saldiasen 1821. urtean (IEA, Caja

413, Fajo 28, Zugarramurdiko txostena; Otxandorena 1997) jaioa eta

Zugarramurdiko dotrinaren egilea, Orreaga baladeren Saldiasko bertsioa

egin zuen Arturo Campionentzat, Euskara elkarteko bazkide egin zen

eta 1881. urtean berak euskaraturiko Antonio Maria Clareten dotrina

eta Alfonso Maria Ligorioren otoitzen bat argitaratu zituen (Revista

Euskara IV, 1881, 287).

Bruno Echeniquek (1820-1893) lotura zuzena izan zuen 1877

ondoko mugimendu euskaltzaleekin eta adibide gisa Euskara elkartearen

ekintzekin izandako harremanak ditugu. Elkarteko ohorezko bazkide

izendatu zuten hasieratik (Lista de los SS. socios honorarios. Revista

Euskara I, 1878, 16) eta Abbadia, Duvoisin, Materola eta

Iparragirrerekin batera Elizondoko Lore-jokoetan (1879), Hego Euskal

Herrian antolatu ziren aurrenekoak, parte hartu zuen (Las fiestas de la

Asociación Euskara en Elizondo. Revista Euskara II, 1879, 233).

Fermin Iñarra Echeniquek (Elizondo, 1850-1912 inguru) (Garcia

Sanz 1992: 86, 199. oin-oharra) ostatua eman zien Bonaparte eta

Duvoisin kapitainari Urdazubira joan zirenean 177 , urte batzuk beranduago

Duvoisinek berak Iñarrari zuzendutako eskutitzean eskertu ziona: “Je

n’oublie pas d’ailleurs la bienveillante hospitalité que vous m’avez accordée

dans votre maison d’Urdach, quand j’y ai accompagné S.A. Mgr. le

prince Louis-Lucien, et je saisis cette occasion pour vous en exprimer ma

reconnaissance” (Daranatz 1930: 338). Bruno Echeniqueren iloba

(Garcia Sanz 1992: 87, 200. oin-oharra) zen Fermin Iñarra Euskara

177. Ziur asko 1867. urtean, Bonaparteren laugarren bidaian —“Je compte aller

passer une semaine à Sare et un ou deux jours à Urdax, et à Zugarramurdi” (Urquijo

1910: 296)—, baina ez dut data egiaztatzerik izan.

308

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!