08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

komunitateak eratutako gizarte-erakundea dugu eta analisia ikuspuntu

horretatik bideratu dut.

Bestalde, irakaskuntzaren eragina epaitzerakoan, bi datu objektibo

agertzen direla —hezkuntza sistemaren zeregin erdalduntzailea, alde

batetik, eta, euskararen jarraipena, bestetik— kontuan harturik, azentua

batean edo bestean jartzen den, bi motatako azalpenak eman ohi dira:

espainiar Estatuaren erantzunkizuna azpimarratzen dutenak eta, beste

muturrean, sistemaren ahultasuna nabarmentzen dutenak.

Eskolaren erdaltzaletasunaren ardura estatuari egozten dion azalpen

motaren adierazlerik gardenenetako bat hitz hauek ditugu:

Gudaloste garaileek [I. eta II. gerra karlisten ondoren] administrazio zentrala

ezarri zioten lehenengoz Euskal herriari. (…) eta ordezkapen linguistiko

azeleratuari eman zitzaion hasiera, horretarako gaztelaniazko eskolaz

eta euskaraz hitz egiteko debeku eta zigorrez baliatuz.

(etzana nirea da) (Euskaltzaindia 1979: 36)

Azalpen mota honen baitan oso hedatua dago erdararen ezarpena

espainiar irakasle erdaldunak ekarriz bideratu zelako ustea —oinarri sendorik

gabeko ustea, beherago ikusiko dugunez—, bai doktorego tesietan:

“La utilización generalizada del anillo escolar y la provisión de los

cargos escolares por medio de maestros foráneos se hallan en la base de

este retroceso” (Estornes Zubizarreta 1990: 25), bai dibulgazio artikuluetan:

“Se importaron muchos maestros castellanos y ellos lamentablemente,

fueron los principales agentes de deseuskaldunización en

Navarra” (Arraiza 1993: 9). Halaber, ñabardura gehiagoz idatzita egon

arren, mota bereko azalpenak dira, funtsean, Mikel Zalbiderenak,

Nafarroako eskolatzearen Aro Berriko zabalkundea “bere buruaren jabe

izateari uztearekin bat eta (…) Aginte-aparatu zentral horien [Espaini-

Frantzietako monarkiak] beharrei (…) erantzuteko asmoz” (1990: 216)

gertatu zela dioenean, adibidez, edo XIX. mendeko bilakaeraren erantzule

nagusi gisa 1857ko Moyano legea aipatzen duenean (ibid.: 228).

Beste batzuen iritziz (Elorza 1996, kasu), aldiz, atzeratua eta ahulegia

izan zen Espainiako irakaskuntza sistema eta horri zor zaio euskararen

eta ofizialak ez ziren gainerako hizkuntzen iraupena. Funtsean atzerapena

eta desegituraketa dituen bilakabide baten barruan —“con el

telón de fondo del atraso y de la desagregación que marcan el tránsito

del Antiguo Régimen a la España liberal” (ibid.)—, gaitasunik gabeko

hezkuntza sistema omen genuen eta horrek, ondorioz, gaztelaniaren

ezarpena eragotziko zukeen: “un sistema educativo insuficiente que

mantiene altas tasas de analfabetismo y evita la imposición del idioma

nacional sobre los periféricos” (ibid.).

Biak, maisu-maistra espainolen etorrera jendetsua nahiz herri hizkuntzen

biziraupena hezkuntza sistemaren balizko indargabetasunagatik

419

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!