08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

kanpotik eta gertaeren berezko esanahia kontuan hartu gabe (ibid.:

392). Hau da, emic eta etic ikuspegien arteko bereizketaren arabera

(emic: barrutiko ikuspegia; etic: kanpotiko ikuspegia. Ikus, esaterako,

Harris 1993: 32-4), emic-aren aldekoa litzateke Fishman.

Laburpena

Hizkuntzen historia soziolinguistikoak honako arlo hauek ukitzen

ditu gutxienez: (1) hizkuntzen iraupena eta galera; (2) bien dimentsio

etnokulturala; (3) hizkuntza eta nazionalismoa; eta (4) hizkuntzen aldeko

mugimenduak. Azterketaren muina, hala ere, aurreneko biek osatzen

dute. Aldi berean, Fishmanen ahaleginen iparra adierazten duena laugarrena

da: ordezkatze prozesuei aurre egiten saiatzea, alegia.

Fishmanentzat garrantzi handia duen ikuspuntu etnokulturalean

kontzepturik emankorrenak autorregulazio etnolinguistikoa, muga

etnokulturalak eta dislokazioa dira.

Kultura txikien gibelatzearen atzetik Mendebaldeko baloreetan oinarrituriko

kulturen hedazaletasuna aurkitzen dugula erakutsi du. Halaber,

gizarte-zientzien korronte nagusiak balore horiekin ideologikoki nahiz

psikologikoki identifikatuak daude eta hizkuntza txikiez dihardutelarik

hauek arrotz egiten zaizkiela argi erakusten dute.

Hizkuntzaren hautaketa —erabilpen eremuan— eta norbanakoen

eta gizartearen mailen konbinazioa —elebitasuna eta diglosia— ideiek,

nahiz eta oraingo azalpenean zeharka baizik ez ditudan ukitu, toki handia

dute Fishmanen kontzeptuetan.

Azterketa eredu interesgarria: hizkuntzaren iraupen eta ordezkapenaren

berri hiru azpisailetan banatuta ematea. Azpisailak (1) erabilera,

(2) prozesu psikologiko, sozial eta kulturalak eta (3) hizkuntz jarrerak

eta hizkuntzaren gaineko jarduerak dira.

Metodologiaz: konparatibo eta disziplinartekoa, etnokulturala,

barrutiko ikuspuntutik (emic) aztertu beharra, teknika kuantitatiboak

eta kualitatiboak, eskala handiko ikerketa zabalak gehi eskala txikiko

ikerketa zehatzak. Hizkuntz historiaren arazo bat: abiapuntu fidagarri

bat lortzearen garrantzia. Iturriak: errolda zaharrak eta lekukoen oroitzapenak.

2.3.2.2.2 Ralph Fasold

Ralph Fasoldek 1984. urtean The Sociolinguistics of Society (Fasold

1992) testuliburua 65 argitaratu zuen eta 1990.ean Sociolinguistics of

65. Liburuaren azterketa kritikorako ikus Fishman (1986).

121

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!