08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Erdal Hizkuntz Komunitatea eta Euskara

7.3.2 Nafarroako erdaldunen euskarari buruzko mentalitate orokorra

Nafar erdaldunen euskarari buruzko mentalitatea aztertzeko, sarrera

gisa Aezkoako haur euskaldun bati Iruñeko Inklusan gertatutakoa aurkeztu

eta gero, bi iturri sorta erabili ditut 221 :

-Garaiko argitalpenak: Jose Yanguas y Miranda-ren Diccionario de

antigüedades del reino de Navarra (1964 [1840]), Pascual Madoz-en

Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de

ultramar (1845-50), Perico Alejandria-ren El pamplonés. Guía de la ciudad

y manual de curiosidad (1863) Iruñeko gidaliburua eta, azkenik,

Candido Testaut “Arako”-ren Dialogando (1947) artikulu bilduma.

Oso ezagunak eta eraginkorrak izan ziren laurak eta gauza bat dute

komun: gai orokorretako liburuak ziren, ez zuten euskara bereziki ez

ikergai ez eztabaidagai eta, horrenbestez, hizkuntzaren aipamenak denek

ontzat emango zituztelakoan egiten zituzten.

-Epaitegietako prozesuak 222 : Irigaray (1966), Satrustegi (1991) eta

Jimeno Jurio (1991; 1992a, b eta c; 1993a eta c; 1994b eta c; 1995c; eta

1996).

Herri euskaldunetako erretoreak edo auzitegietako lekukotasun hartzaileak

(“receptores”) izendatu behar zirenean eztabaida latzak sortzen

ziren maiz euskaldunen eta erdaldunen artean eta sarritan auzitara jo

behar izaten zuten. Bertan, alde bakoitzak bere arrazoiak ematen zituen

eta, azaldu beharrik ez dago, erdaldunen argudioak lehen mailako iturri

ditugu euren mentalitatea ezagutzeko. Agiriak XVII. eta XVIII. mendeetakoak

dira, esan bezala, baina mentalitateak “iraupen luzeko” bilakabideetan

txertatzen diren gertakariak direnez (ikus 3. kapituluaren aurkezpena),

zilegi da beraiez baliatzea gure epeko sakoneko joerak ulertzeko.

Sarrera: haur erdaldunak eta euskara

Komunitate baten ideologia egituratuez harantzagoko mentalitate

edo pentsamoldeak aztertzerakoan haurren adierazpenek ikaragarrizko

balioa duen iturria eskaintzen digute. Arazoa halako lekukotasunak aur-

221. Bitxiak eta adierazgarriak dira, halaber, Victor Morenok (1996) jasotako

lekukotasunak.

222. Tankera honetako dokumentazioa oso emankorra suertatu da hizkuntzaren

egoera geografiko eta soziala zehazteko lanetan (ikus euskararen historiografia: 2.1.2

atala), eta lekukotasunen egiatasun edo faltsutasuna ere lan haietan epaitzen da.

Nire egitekoa, ordea, desberdina da. Lehengai erdaldunen hitzak berak izango

ditut, horiexek dira gero aztertuko ditudan datuak, ez, ordea, hitzon bidez adierazitako

albisteak. Adibidez, batek Lizarrako jatorrizko hizkuntza gaztelania dela baldin

badio, baieztapen hori izango dut lehengai gisa, osagai hori duen diskurtso baten

aurrean nagoela jakingo dut, eta ez naiz egia den eztabaidatzen hasiko.

384

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!