08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskararen Aldeko Lan eta Mugimenduak

bera ere 1936.ean euskara bateratzearen aurka mintzatu zen— batere erraza

ez zela esanez eta bere ordez euskalkien bizitasun eta naturaltasuna azpimarratuz

(Euskara’ ta estatutoa. La Voz de Navarra, 1936-06-19).

Orain arte azaldutakoak izan ziren, beraz, nafarren irizpideak garbizaletasunaren

eta literatur euskararen auzian.

Iturburua, beste hainbatetan bezala, Arturo Campionengan dago.

Larrekok (Euskaraz ongi idazteko; ¿Nola? La Voz de Navarra, 1933-02-

12) zioenez, euskaraz hobeki idazteko nola egin behar zen galdetuta,

honako bi aholku hauek eman zizkion Campionek, gainerako nafarrek

beti gogoan izan zituztenak, ikusi dugun bezala: (1) hitz egiterakoan,

bakoitzak dakien edo ohi duen eran egin dezala, baina idatzi, guztiek

gramatika arauak errespetatuz egin behar dute; (2) euskararen garbitasunean,

lehentasuna joskerari eman behar zaio, ez hiztegiari.

Geroago erabiliko ziren molde nagusiak 1884ko bere gramatikan

zeuden jadanik, Villasanteren arabera: “es una gramática excelente, sólidamente

cimentada sobre el vascuence auténtico y real, sin elucubraciones

y construcciones a priori, al estilo de los zetakides” (1979: 357). Eta

bide horretatik segitu zuen bere bizitza osoan. Ezagunak dira alor honetan

Sabino Aranarekin izan zituen eztabaidak (Granja Pascual 1984):

1901 eta 1902ko ortografi batasunari buruzko biltzarrak; Euzkadi, euzkera,

euzko/Euskal Herria, euskara… auzia; eta, azkenik, garbizaletasunaren

arazoa. Haietan oso garbia izan zen Campionen jarrera eta bat

zetorren bai bere lehenagoko lanekin eta baita ondoren Nafarroan segituko

zen ildoarekin ere.

Euzkadi izenari buruzko eztabaidaren azpian aranazaleen eta

Campionen arteko ezberdintasun orokorren isla aurkitzen dugu,

Campionen arrazoiak, azken finean, euskara biziaren eta literatur tradizioaren

autoritatea onartzean oinarritzen baitziren.

Campionek, bere ikuspegi orokorra laburbilduz, bi ideiaren inguruan

eratu zituen bere argudioak (1907a: 218). Batetik, hizkuntzaren

izenaren aldaki ezagun guztiek “s” dute, ez “z”: heskuara, eskuara, heuskara,

euskara, euskera, eskoara, eskara, uskara, üskara… Bestetik, euskal

idazle guztiek ere “s” erabili dute, Etxepare-rekin hasi eta Sabino

Aranaren beraren Lecciones de ortografia del euskera bizkaino-raino.

Euzko-tik sortutako etimologiak funtsik gabekoak ziren eta berez

deuseztatuko ziratekeen, Sabino Aranaren alderdiaren babesagatik ez

balitz, eta hortxe zegoen, hain zuzen ere, neologismo haien eta beste

hainbaten arriskua (ibid.: 241).

Hiru urte beranduago eztabaidaren hari nagusiak bizitasunaz eta ironiaz

jaso zituen “Un bautizo” antzezlan laburrean. Eszena taberna bateko

terrazan kokatuta dago eta protagonistak Alfredo Camprodon

(Arturo Campion), Iñasi zerbitzaria eta Kerken (izena “euskaratu” duen

Don Crescente aranazalea) dira. Hona hemen pasarte bat:

492

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!