08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

tologiaz haratago zihoazela eta beraietan euskarari buruzko gai orokorrek

bazutela tokia. Beraz, Bonaparteren laguntzaileen lekukotasunen

urritasuna, Nafarroako 1860 eta 1870eko hamarkadetako egoerari zor

zaio neurri batean.

Albiste iturriak hiru izan dira nagusiki: lankideen zuzeneko azalpenak,

Bonaparteren fondoko eskuizkribuak eta, hirugarrenik, lankideen

izena finkatze lanean artxiboetan erabili ditudan gainerako dokumentuak.

Hiru iturrien emankortasun maila, ordea, ez da berdina izan eta,

zalantzarik gabe, baliotsuena eskuizkribuen beraien miaketa suertatu

zait eta, tamalez, Bonaparteren lankideek utzitako zuzeneko azalpenak

urriegiak izan ziren.

Emaitzen aurkezpena, goian bezalaxe, hizkuntz ezagutza, hizkuntz

jarrerak, hizkuntz hautaketa, hizkuntz erabilera eta hizkuntzaren gaineko

ekintzak ataletan sailkatuta egingo da.

5.2.2.1 Hizkuntz ezagutza Nafarroan Bonaparteren lankideen arabera

Bonaparteren laguntzaileen albiste eta argibideak ezinbestekoak gertatzen

dira orduko Nafarroako euskararen ezagutzaren berri jakiteko,

Nafarroako mugaren zati handi bat marraztu zion Bruno Echeniqueren

ekarpenak batez ere (ikus 4. kapitulua), baina gaia dagoeneko aztertuta

dugunez, ideia bat bakarrik gehituko dut.

Oroitzen bagara, 4. kapituluan Iruñearen eragin erdalduntzaile mailakatuaz

mintzatu naiz Añezkar eta Etxeberri herriak aipatuz. Gauza

bera gertatzen zen Sorauren eta Olabe herriekin. Sorauren Iruñetik 9

kilometrotara dago eta Olabe 11tara, biak Belate mendatetik igarotzen

den Iruñea-Irun errepidean. 1857.eko bidaian, urriaren 19an Iruñera

iritsi zen Bonaparte eta elkarrizketa bat izan zuen Pablo Ribed lankidearekin.

Han, bi herriei buruzko argitasunak eskatu omen zizkion

Bonapartek Ribedi eta honek Atarrabiako udal idazkaria zen Antonio

Iruritarengana jo zuen ohartxo baten bidez (55. eskuizkribua Gonzalez

Echegaray eta Arana Martijaren katalogoan). Honela zioen Pablo

Ribeden eskariak, hitzez hitz:

El Principe Napoleon que ha llegado hoy desea saber fijamente:

Si los abitantes de Sorauren ablan en su mayoria la lengua Castellana ó la

Bascongada.

Si los de Olabe en su mayoria ablan el Castellano o el Bascuence.

Antonio Iruritaren erantzuna orri berean dator eta oso adierazgarria

izan zen. Sorauren herrian, Iruñetik gertuen dagoena, erdaraz

mintzatzen ziren, euskara menderatu arren: “Ablan la Castellana,

aunque poseen bien la Bascongada” (ibid.). Olaben, ordea, bi kilometro

harantzago, euskaraz hitz egiten zuten, erdaraz bazekiten ere:

“Ablan el Bascuence, aunque poséen muy regularmente el

300

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!