08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

tautuagoa eta europazaleagoa— zuen Ximeno dinastia (905-1076),

dinastiako lehenengo erregea Antso I.a Gartzes (905-925) izanik.

Erresumaren finkapena Ximeno dinastiaren eskutik etorri zen eta, berarekin

batera, Nafarroako hizkuntz historia baldintzatu duten hainbat

jokamolderena ere. Gortearekin batera Iruñeko apezpikua ere Leirera

aldatu zen: “La sede [apezpikuarena] de Pamplona (…) se encontrará

más en su ambiente en esta zona del Este (en Leire, hacia lo que se llama

el Romanzado), que en el mismo Pamplona, a donde no volverá hasta el

siglo XI” (Lacarra 1982: 20).

Antso I.a Gartzes musulmanen aurkako borrokari lotu eta, berehala,

Asturiasko Alfontso III.arekin hitzartuta, lur berriak konkistatu eta erresumaren

mugak zabaltzeari ekin zion: Lizarra hasieran, Lizarrerriko

Erribera ondoren eta Errioxa beranduago, Errioxako lurrak “pobladas

por romanizados y romanceados” 128 (Cierbide 1986: 131) izanik.

Ekialderantz ere zabaldu zen erresumaren eragina eta Aragoiko konterria

ere Nafarroako erregeen agindupean geratu zen. Konkista berrien ondorioz,

Nafarroako Gortearen egoitza Naxerara eraman zuten 921. urtean.

Beraz, oinak Naxeran eta Leire-Zangozan zituen eta Nafarroako

Erdialde osoa eta Erriberaren zati bat besarkatzen zituen antolamendua

dugu Nafarroako erresuma sendotzen hasi zenean: “es sobre esta Zona

Media, de aldeas, que va de Sangüesa a Estella, sobre la que se asentará

la nueva monarquía en sus comienzos” (Lacarra 1957: 16).

Erresuma eratzearekin batera, gizarte-antolakuntzako molde atzerritarrak

eredutzat hartuta, klaseetan hierarkizaturiko gizarte feudala gauzatzen

ari zen Erdialdean eta horrek ondorio ukaezinak ekarri zituen

erresumako jatorrizko populazioaren baitan, gero eta handiagoa baitzen

populazio horren —nekazariak eta hizkuntzaz euskaldunak— eta gorpuzten

ari zen estatu-aparatuaren arteko etena 129 :

232

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

El conjunto de su población, compuesto por campesinos, es vasco, creo

que de habla vasca en su totalidad (…). Pero la estructura política que allí

se forma es de inspiración extraña. En primer lugar la monarquía y la curia

del rey, que reflejan la doble influencia de las cortes condales carolingias y

de la tradición hispanovisigoda. Los seniores serán propietarios territoriales

que se hacen cargo de la defensa de ciertos lugares estratégicos; ellos con el

rey llevarán el peso del gobierno, y el campesino netamente vasco del noro-

128. Iritzi berekoa da Jose Maria Lacarra: “En los territorios nuevamente agregados

—Aragón y Rioja— el sustrato humano era ya netamente románico y cristiano”

(1975: 80), eta: “la Rioja, enteramente romanizada y cristianizada en esta época [IX.

mendea]” (1982: 20).

129. Ikus, halaber, Sanchez Carrion (1980: 30 eta 72), non, Lacarraren azterketa

abiapuntutzat hartuta, Nafarroako erresumaren hizkuntz jarrera asimilaziozalea izan

zela esan eta berari buruzko gogoeta iradokitzaileak egiten diren.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!