26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

78

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

estandarizazioak, datuak jasotzerakoan egon daitezken arrisku subjektiboak eta

partehartzaileen erantzunetan egon daitezkeen aldakortasunak murrizten ditu. Hala

ere, estandarizazio honek zenbait muga sortzen ditu. Besteak beste, galderak

aukeratzeko eta formulatzeko orduan. Izan ere, landuko den gaiari heltzeko

ikertzaileak aukeraketa bat egin behar du eta era berean, gizabanakoen adierazpenak

planteatzen zaizkien galderen erantzunetara mugatzen da. Zailtasun hauek

gainditzeko modu bat galdera irekiak planteatzea izan daiteke (Abric, 1994d).

Ikerketa honetan langabeziaren irudikapenera hurbiltzeko galdesorta erabili

da. Galdesorta osatzen duten atal ezberdinetan erabilitako teknikak egokitzerako

orduan, aldez aurretik egindako ikerketa batean oinarritu izan gara (Larrañaga,

2001). Aldez aurretiko ikerketa honetan elkarrizketa erdi-egituratuak erabili ziren.

Elkarrizketa hauen helburu nagusia ikasleek langabeziaren inguruan zuten

irudikapenaren edukia jasotzea zen, langabezia maskulinoaren eta femeninoaren

artean aurki zitezkeen balizko ezberdintasunak atzematearekin batera. Elkarrizketak

32 ikasleekin aurrera eraman ziren. Hamasei (8 gizon eta 8 emakume) Aix-en-

Provence-n (Frantzia), 2000. urteko matxoan eta beste hamasei (8 gizon eta 8

emakume) Donostian, 2000. urteko apirilean. Galdesortari dagokionez lau teknika

ezberdin erabili dira. Batetik, irudikapen sozialaren edukia aztertzeko, asoziazio

askeko teknika erabili da (gogora-ekartzea, Vergèsen hitzetan, 1992). Asoziazio

askean oinarritutako teknika honekin partehartzaileek ekoiztutako hitzak eta

esamoldeak lortzeaz gain, irudikapenaren egitura ezagutzeko aukera ere dago, gune

zentralekoak izan daitezkeen elementuak identifikatu eta ekoiztutako hitzen

kategorizazioari esker, dimentsio ezberdinen arteko harremanak aztertu daitezke

(Vergès, 1992; Bonnec, Roussiau eta Vergès, 2002). Bestetik, hainbat itemen hierarkia

aztertzeko, multzoen ondoz ondoko aukeraketa teknika erabili da (Abric, 1994c;

karakterizazioa, Vergès-en hitzetan, 2001). Sistema arauemailearen azterketarako,

multzoen ondoz ondoko aukeraketa teknikari ordezkapen kontsigna gehitu zaio

(Guimelli eta Deschamps, 2000). Funtsean, ordezkapen teknikarekin partehartzaileei

beste pertsona baten lekuan jarrita erantzutea eskatzen zaie. Azkenik,

zentraltasunaren kontrolerako, errefusapena (“Mise En Cause” teknika bezala

ezaguna) eszenatoki zalantzagarriaren bidezko teknika (Moliner, 1988; 1994) erabili

da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!