26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

272

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

motibazio eskasa aipatzen dira. Irungo datuetan, langabeziaren ondorio

ekonomikoak ere aipatzen dira. Orokorrean, diskurtso kontserbakorraren ordezkaria

den Ugazabak, langabeziaren kausalitate indibidualak azpimarratzen ditu, bai kasu

femeninoan baita maskulinoan ere.

Bestalde, hiru taldeetan erreferente Feministak langabezia femeninoa

ezaugarritzerakoan, ondorio sozialak (bazterketa soziala) eta psikologikoak (norbere

burua zalantzan jarri) azpimarratu ditu. Baiona-Bidarteko taldean, seme-alabek jasan

ditzaketen kalteak ere aipatu izan dira eta Aix-en-Provence-ko taldean, bikoteko

harremanean eragin ditzakeen aztorapenak nabarmendu dira. Langabezia

maskulinoa ezaugarritzerakoan, erreferente Sindikalak Irungo taldean eta Baiona-

Bidarteko taldean, ondorio psikologikoak (estutasuna, estresa sortzen du) eta

ekonomikoak azpimarratzen ditu eta Baiona-Bidarteko taldeak, ondorio sozialak

(bazterketa soziala) ere nabarmentzen ditu. Orokorrean esan daiteke

berdintasunezko diskurtsoaren ordezkari diren Feministak eta Sindikalistak,

langabeziaren ondorioak azpimarratu dituztela.

Laburbilduz, Ugazabak langabeziaren egoeraren ardura gizabanakoarengan

jartzen duen bitartean, Feministak eta Sindikalistak langabeziak eragin ditzakeen

kalteak ohartarazten dituzte.

- Erreferenteen papera langabeziaren irudikapen sozialean

Ikasleen erantzunetan erreferenteen eragina aztertzerakoan, orokorrean bi

testuinguruen isla aurkitu bada ere, testuinguru kontserbakorraren eragin garbia

langabezia femeninoaren aurrean soilik ematen dela azpimarratu behar da. Hau da,

langabezia femeninoaren kasuan erabilitako bi erreferenteek neurri handi batean

ikasleen erantzun propioak azaldu dituzte. Langabezia femeninoaren irudikapenean

bi diskurtsoen eragina ematen da, kontserbakorra batetik eta berdintasunezkoa

bestetik. Langabezia maskulinoaren kasuan, ordea, ikasleen erantzun propioak bat

datoz Sindikalistaren lekuan jarrita emandakoekin, baina gutxiago Ugazabaren

lekuan emandakoekin. Oro har, esan daiteke langabezia maskulinoan

berdintasunaren diskurtsoaren eragina gailentzen dela eta langabezia femeninoan,

berriz, berdintasunaren diskurtsoarekin batera, diskurtso kontserbakorraren eragina

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!