26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

234

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

Laburbilduz, “arazo ekonomikoak”, “bazterketa soziala” eta “enpleguaren

bilakuntza” langabezia maskulinoaren eta femeninoaren kasuan zentralak direla

egiaztatu da, eta beraz, irudikapen sozial baten baitan kokatzen direla esan daiteke,

gune zentral berdinarekin. Pertsona langabetuak, gizon nahiz emakume izan, arazo

ekonomikoak dauzka, sozialki baztertua sentitzen da eta enplegua bilatzen du. Hala

ere, zenbait berezitasun aurkitu dira errefusapen galdesorta maskulinoaren eta

femeninoaren artean. Batetik, familiaburua emakumea bada, arazo ekonomikoak

dauzkala ondorioztatzen da eta familiaburua gizonezkoa bada, ez ordea. Bestetik,

errefusapen maskulinoan elementu zentraletatik gehien aldentzen den estatusa jabea-

rena da; errefusapen femeninoaren kasuan berriz, etxekoandrea-rena da. Datu hauek,

gizon eta emakume estatusen arteko ñabardurak azaltzeaz gain, langabezia

femeninoaren inguruko gogora-ekartzeko galdesortan lortutako informazioa

interpretatzeko aukera eskaintzen du. Hau da, emakume langabetuari buruzko

gogora-ekartzeko galderan, emakume langabetua besteak beste etxekoandretzat jotzen

da; baina errefusapen femenino galdesortetan argi geratu da etxekoandrea estatusak

ez dituela langabetua estatusaren elementu zentralak partekatzen. Hau guztia, alegia

galdesorta osatzen duten atal ezberdinetako datuen arteko lotura, 4. puntuan

aztertuko da.

4.3. BAIONA-BIDARTEKO DATUAK

Burututako sei Errefusapen galdesortetatik, gizon bati buruzko hiru

galdesortak 113 ikaslek bete zituzten (63 gizonezko eta 50 emakumezko) eta

emakume bati buruzko hiru galdesortak 126 ikaslek bete zituzten (69 gizonezko eta

57 emakumezko). Aurkeztutako emaitzak ikasle hauekin burututako analisietan

oinarritzen dira.

4.3.1. Errefusapen maskulinoa

Errefusapen maskulinoan ondoko emaitzak lortu dira (ikus 40. Taula).

“Arazo ekonomikoak” itema langabetua estatusarekin (ikasleen % 78,5ak baztertua),

familiaburua-rekin (ikasleen % 94,7ak baztertua) eta 50 urte gorako langabetua-rekin

(ikasleen % 71,7ak baztertua) lotzen da. “Bazterketa soziala” itema elbarria (ikasleen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!