26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HURBILPEN TEORIKOA

sozialari helduz, subjektu-objektu harremanean ez dago subjektu bakarra. Subjektu-

objektu harremanean “beste” (Alter) subjektu batzuek parte hartzen dute (Moscovici,

1984). Planteamendu honetan, subjektu eta objektuaren arteko eskema diadikoa

gainditzen du, eskema triadikoa proposatuz. Irudikapen sozialen fokapenaren

oinarrizko eskema honetan, Ego-alter harreman diadikoak modu ezberdinetan

zehaztuak izan daitezke. Besteren artean, ni-taldea, ni-beste pertsona, ni-nazioa, ni-

komunitatea e.a. (Valencia eta Elejabarrieta, 2007). Ego-alter diadak elkar eraikitako

ezagutzak forma ezberdinak hartzen ditu, tentsioa edota gatazka, edozein ekintza

sozialerako ezinbesteko aurrebaldintza suposatzen duelarik.

Era berean, objektu-subjektu harremanari helduz, hau da, mundu subjektibo

eta objektiboaren arteko harremanari, Moscovici-k (1984) argi zehazten du subjektua

eta objektua ezin direla funtzionalki berezituak ikusi. Subjektu-objektu harremanak

mugatzen du objektua eta Moscovici-k (1986) aipatzen duen bezala, objektuarekiko

harreman hau harreman sozialaren zati intrintsekoa da, eta, beraz marko horretan

interpretatu beharra dago. Maila honetan irudikapen sozialen bitartekari izaera,

nabarmena da. Valencia eta Elejabarrietaren hitzetan, irudikapen sozialetan

subjektibo eta objektiboaren arteko moldaketa ematen da: “Será en este interjuego

entre lo subjetivo y lo objetivo, entre la agencia y la reproducción, que constituye lo

social, donde se forman las representaciones sociales (Valencia eta Elejabarrieta, 2007,

117or.). Doise-k (1990) bere aldetik, irudikapen sozialak fenomeno sozial eta

indibidualen arteko harreman sozial eta kognitiboak barneratzen dituzten prozesu

sinbolikoen printzipio antolatzaile bezala definitzen ditu. Irudikapen sozialak

esparru publikoan errotzen diren bitartekari sinbolikotzat hartu daitezke

(Jovchelovitch, 1994). Honela bada, irudikapen sozialak esparru publikoan, sortu,

kristalizatu eta eraldatuko dira. Irudikapen sozialak errealitate inter-subjektiboko

espazioetan sortzen dira, baina ez dira gogamen indibidual soilen ekoizpenak,

beraien bidez adierazten badira ere. Irudikapen sozialak sorrera soziala dute, espazio

sozialean garatzen dira eta bizitza sozialaren zati dira. Esperientzia indibiduala bere

osotasunean biltzen badute ere, ez dira ekintza indibidualen ondorio (Valencia eta

Elejabarrieta, 2007).

15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!