26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ONDORIOAK ETA EZTABAIDA

erantzuten diote eta hauen inguruko hausnarketa, aurrerago, gune zentrala eta

azaldeko sistemaren arteko harremana aztertzen den atalean egingo da.

Baiona-Bidarteko ikasleen kasuan gogora-ekartzeko galdesortetan lortutako

emaitzetan, langabezia enplegurik gabe egotea da, enpleguaren bilakuntza

suposatzen du eta gainera, langabezian egoteak zailtasun eta ondorio batzuk

dakartza, maila ekonomikoan batik bat. Era berean, langabezia maskulinoa lanaren

inguruan, egoerak dakartzan zailtasunetan eta izan ditzakeen ondorio familiarretan

oinarritzen da. Hau da, gizon langabetua, enplegurik gabe dagoen eta maila

desberdinetan, ekonomikoan eta familiarrean batez ere, zailtasunak bizi dituen

gizona da. Bestalde, langabezia femeninoa, lanaren inguruan eta langabeziak

sortarazten dituen zailtasunen inguruan antolatzeaz gain, emakumeak dimentsio

familiarrean duen paper tradizionalaren inguruan egituratzen da. Langabezia

femeninoaren irudikapena, generoarekiko asimetriak antolatzen du. Batetik,

emakumeen rol tradizionala azpimarratzen da, egoeraren larritasuna arintzen duena

eta, bestetik, emakume langabetua enplegurik gabe dagoen eta zailtasun asko

aurkitzen dituen emakumea da, sozialki bizi duen diskriminazio egoera dela eta.

Baiona-Bidarteko ikasleen kasuan, Aix-en-Procence-koekin gertatzen den

moduan, emakumeen eta gizonen inguruko estereotipo tradizionalak agertzen dira.

Gizona, tradizionalki familiaburua izanik, bere egoerak familia larriki aztoratu

dezakeen bitartean, emakumearen kasuan alderantzizkoa pentsatzen da,

etxekoandrea izanik familia egitura tradizionala mantentzea lortzen baita.

Gogora-ekartzeko datuekin burututako analisi kategorialetan, langabezia

orokorraren kasuan, Lanarekiko Harremana, Zailtasunak eta Alderdi Ekonomikoak

kategoria partekatuenak eta lehentasunez adierazitakoak izateaz gain, kategoria

konexuenak dira, beraien artean ere lotura estua mantentzen dutelarik. Langabezia

maskulinoaren kasuan, kategoria partekatuenak eta lehentasunez adierazitakoak

Lanarekiko Harremana, Zailtasunak, Pribazioa eta Alderdi Indibidualak dira. Era

berean, kookurrentzia indizearen bidez burututako analisietan, kategoria

konexuenak, Lanarekiko Harremana eta Alderdi Indibidualak dira. Langabezia

femeninoaren kasuan, Lanarekiko Harremana, Familia eta Alderdi Sozialak

kategoriak partekatuenak eta lehentasunez adierazitakoak izateaz gain, kategoria

259

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!