26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ONDORIOAK ETA EZTABAIDA

baina, gizon langabetuak eta emakume langabetuak ez dute leku bera betetzen

langabeziaren irudikapenean. Izan ere, gizon langabetua erreferentea da eta

emakume langabetua kasu berezia da. Gizon langabetuaren kasuan arazo

ekonomikoen zentraltasuna ez da zalantzan jartzen, emakume langabetuen kasuan

ordea, langabetuaren estatusa zalantzan jartzen da eta ondorioz, arazo ekonomikoen

zentraltasuna.

Langabeziaren irudikapenean erreferentea ikuskera maskulinoa izanik,

benetako langabetua gizona da. Hau da, gizon langabetua enplegua bilatzen duen

eta arazo ekonomikoak dauzkan pertsona da. Enplegua bilatzen ez badu ez da

benetako langabetua izango, prestazio sozialen bizkar bizi nahi duen alperra baizik.

Maila honetan aipatu beharra dago, enpleguaren bilakuntza derrigorrezkoa

baldintza bihurtu dela bai maila instituzionalean baita sozialean ere. Izan ere,

enplegua bilatzen ez duen pertsonak zilegitasuna galtzen du eta parasito soziala

bihurtzen da, langabetu faltsua. Bestalde, arazo ekonomikorik ez badu, ez da

benetako langabetutzat joko, hau da, estutasunak pasatzen dituena eta bizitzeko eta

dirua lortzeko lan egin behar duena. Frantziako Estatuari loturik aurkitzen diren bi

taldeetan gainera, langabetua sozialki baztertua sentitzen den pertsona da.

Emakumezkoen kasuan ordea, arazoa bestelakoa da. Emakume langabetuaren

aurrean ikasleek benetako langabetua den edota langabetu faltsua den erabaki behar

dute. Benetako langabetuaren muturrean, gizonezkoen lekuan jarri eta familiaburua

izanik, arazo ekonomikoak dauzkan eta enplegua bilatzen duen emakumea dugu.

Langabetu faltsuaren lekuan berriz, langabeziaren ondorioak eta ezaugarriak

betetzen ez dituen emakumea, etxekoandrea. Praktika berrien eta irudikapenen

arteko harremanari dagokionez, Flament-ek (1996) lanaren irudikapen sozialaren

inguruan burututako azterketan ondorioztatzen zuen bezala, aldaketa prozesu baten

aurrean gaudela esan daiteke. Flament-en lanaren irudikapenaren inguruan

egindako azterketan, lan maskulinoa modu argian irudikatua azaltzen omen da eta

lan femeninoa zirriborro moduan, ordea. Dirudienez, gizartean oraindik ere gauzak

ez daude erabat garbi eta honen arrazoi nagusia, “arazoak” izan duen garapen

historikoan dugu, hain zuzen ere, emakumeek lan ordainduarekiko izan duten

sarreran. Flament-en hitzetan, “c´est une transformation énorme dans les habitudes

sociales des femmes et des familles françaises” (Flament, 1996, 68 or.).

269

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!