26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

200

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

itema ikasleen % 70,1ak karakteristikotzat aukeratu du, langabezia maskulinoaren

kasuan ikasleen % 51ak karakteristikotzat aukeratu duen bitartean. “Arazo

ekonomikoak” itemari dagokionez, langabezia orokorraren kasuan ikasleen % 85ak

karakteristikotzat du eta langabezia maskulinoaren kasuan berriz ikasleen % 74ak.

Bestetik, langabezia maskulinoaren kasuan, “Bikotean tentsioak sor ditzake”,

“Ezkutuko lana” eta “Norebere burua zalantzan jarri” itemak langabezia orokorraren

kasuan baino karakteristikoagotzat jo dira. “Bikotean tentsioak sor ditzake” itema

ikasleen % 51ak karakteristikotzat hartu du, langabezia orokorraren kasuan ordea,

ikasleen % 34,6ak soilik karakteristikotzat hartu du. “Ezkutuko lana” itemari

dagokionez, langabezia maskulinoaren eta orokorraren artean desberdintasun

esanguratsuak agertzen badira ere (karakteristikoagoa langabezia maskulinoaren

kasuan), azpimarratu beharra dago bi kasuetan (langabezia maskulinoan eta

langabezia orokorrean) erdibideko itema dela. Hau da, gehienetan aukeratu gabeko

itema da. “Norbere burua zalantzan jarri” itemari dagokionez, langabezia

maskulinoaren kasuan ikasleen % 59ak karakteristikotzat jo dute, langabezia

orokorraren kasuan ikasleen % 46,7ak karakteristikotzat jo duen bitartean. Item ez

karakteristikoetan, langabezia orokorraren kasuan, “Gurasoak ez dira seme-

alabentzako eredu” ez karakteristikoagotzat hartzen da, ikasleen % 60,3ak ez

karakteristiko aukeratzen du, langabezia maskulinoaren kasuan ikasleen % 52 ez

karakteristiko aukeratzen duen bitartean. “Babes sozialaren menpekoa” itemari

dagokionez, ez karakteristikoagotzat jotzen da langabezia maskulinoaren kasuan,

ikasleen % 51ak ez karakteristiko aukeratzen du, langabezia orokorraren kasuan

ikasleen % 41,1ak ez karakteristiko aukeratzen duen bitartean. Orokorrean esan

daiteke langabezia maskulinoaren kasuan, alderdi indibidualek pisua irabazten

dutela (“Bikotean tentsioak sor ditzake” eta “Norbere burua zalantzan jarri”).

Langabezia orokorraren eta femeninoaren arteko konparaketan, sei itemetan

aurkitu dira desberdintasun esanguratsuak. “Bazterketa soziala” (K-S = 0.19; p < .01)

eta “Arazo ekonomikoak” (K-S = 0.15; p < .01) langabezia orokorraren kasuan

ezaugarritsuagotzat hartzen dira. “Lagunak galdu” (K-S = 0.16; p < .01), “Seme-

alabak perturba ditzake” (zehaztu beharra dago hala ere, item hau ez dela

karakteristiko ez eta ez karakteristikotzat hartzen) (K-S = 0.22; p < .01) eta “Gurasoak

ez dira seme-alabentzako eredu” (K-S = 0.12; p < .05), langabezia orokorraren kasuan

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!