26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IKERKETAREN EMAITZAK

Kategorien arteko harremana

Kookurrentzia indizearen bidez burututako analisiaren arabera (ikus 7.

Grafikoa), langabezia orokorraren kasuan kategoria partekatuenak, Lanarekiko

Harremana, Zailtasunak eta Alderdi Ekonomikoak izateaz gain, kategoria

konexuenak dira, hau da, hiru dimentsio hauek dira beste kategoriekin lotura gehien

mantentzen dituztenak, beraien artean ere lotura estua mantentzen dutelarik. Hiru

kategoria hauekin, kookurrentzia maila altuak mantentzen dituzte honako kategoria

hauek: Aurre Egiteko Modua, Pribazioa eta Alderdi Indibidualak. Bestalde, Prestazio

Sozialak eta Alderdi Deskribatzaileak, Alderdi Ekonomikoekin eta Lanarekiko

Harremanarekin kookurrentzia altua dute, azken bi kategoria hauek irudikapena

osatzen duten kategoria gehienekin mantentzen duten lotura anitzak nabarmenduz.

Behin efektu nagusiak ikusita, inplikazio indizearen bidez burututako

analisian (ikus 8. Grafikoa), kategoria ezberdinek, hiru dimentsio hauekiko

mantentzen duten besarkadura maila azalduko da. Lanarekiko Harremana

kategoriarekin soilik inplikazio maila altua mantentzen dute, Kategoria Sozialak eta

Alderdi Deskribatzaileak. Bestalde, Zailtasunen dimentsioarekin soilik inplikazio

maila altua aurkezten du Alderdi Indibidualen kategoriak. Alderdi Sozialak,

inplikazioa maila altua du bai Zailtasunekin bai eta Alderdi Ekonomikoekin. Egitura-

sistemak bere aldetik, inplikazio maila altua aurkezten du Zailtasunekin eta Lanaren

dimentsioarekin. Lanaren dimentsioarekin eta Alderdi Ekonomikoarekin inplikazio

maila altua dute, Prestazio Sozialak, Pribazioa eta Aurre Egiteko Modua, azken

kategoria honek Lanarekiko Harremanaren kategoriarekin inplikazio maila altuagoa

aurkezten du (% 81 versus % 67). Azkenik, Familia dimentsioa erabili duten

pertsonek (% 6,5), era berean, Zailtasunei, Alderdi Ekonomikoei eta Lanari

erreferentzia egin diote.

161

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!