26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ONDORIOAK ETA EZTABAIDA

ematen dela. Ondorioz, sistema arauemailearen azterketan bi testuinguruen isla

ematen bada ere, hirugarren hipotesiarekin bat datorrena, kasu maskulinoan

erreferente Sindikala nabarmendu da eta femeninoan berriz, ikasleek

berdintasunaren balioekin batera emakumeenganako diskurtso kontserbakorra

mantentzen dute eta langabezian egotearen ardura emakumeengan jartzen dute.

Laugarren hipotesiaren harira beraz, genero-asimetriaren eragina sistema

arauemailean nabarmentzen da. Erreferenteen bidezko hurbilpena baliabide bereziki

interesgarria izan da sistema androzentrikoaren azterketarako. Izan ere, sistema

androzentrikoa, ideologia moduan, ez da elementu konkretuetan antzemangarria.

Gainera, egungo gure gizarteetan pentsamendu eta jarrera sexistak modu irekian

adierazteak eredu normatiboetatik at daude. Maila honetan, gune isilen existentziaz

hitz egin genezake (Guimelli eta Deschamps, 2000), gune isil hauek taldearen ageriko

arauen presioaren eraginez ematen direlarik.

Langabezia femeninoaren aurrean bi sistema arauemaileen arteko

kontraesana ematen da. Erreferenteen bidezko sistema arauemailearen azterketan

berdintasunaren aldeko diskurtsoarekin batera, diskurtso kontserbakorraren eragina

azaldu da. Bestalde, gogora-ekartzeko galderekin burututako azterketetan ere,

emakumeen rol tradizionalak azpimarratzearekin batera, emakumeenganako dagoen

diskriminazioa aipatu da. Arrazarekiko aurreiritzien inguruan burututako

azterketetan azaltzen den moduan, kontraesanen kudeaketaren azpian ideologia

kontserbakorra aurkitzen da. Martínez eta kolaboratzaileen hitzetan, “Si normalidad

y regularidad son funciones primordiales del sistema social, es lógico que sea la

aceptación de la desigualdad actual, manifestada en la normalidad de las injusticias,

uno de los elementos del discurso racista, llamémosle sutil, latente, moderno,

simbólico, o cualquier otro eufemismo políticamente correcto” (Martínez, Paterna,

Rosa, Angosto, 2000).

Orain arte ikusitakoaren arabera, langabeziaren irudikapen soziala genero-

asimetriaren arabera antolatzen da. Langabezia erreferente maskulinoaren inguruan

egituratua dago, kasu femeninoan eta kasu maskulinoan gune zentrala berdina

izanik, langabezia femeninoaren berezitasunak azalaldean gestionatzen dira. Hau da,

genero-asimetriaren eragina edukian ezezik, langabeziaren egituran ere nabarmendu

273

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!