26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

284

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

gehiago ematen dituzte. Ikerketa hau aurrera eraman aurretik, ikertzaileek jadanik

aztertua zuten orokorrean letretako ikasleak zuzenbide fakultateko ikasleak baino

toleranteagotzat jotzen zirela eta, era berean, arrazakeriaren kontrako arau

zurrunagoak zituztela pentsatzen zela. Teknika honi jarraiki, arauen kontrako ideiak

errazago adierazten dira hurbilekoa ez den eta norberaren erreferentzia sistema bera

partekatzen ez duen pertsonaren aurrean.

Beste maila batetan, langabeziaren egituraren azterketarekin jarraituz, gure

ikerketan jasotako emaitzen arabera, langabeziaren irudikapenean bazterketa soziala

funtsezko elementua da Frantziako Estatuari loturik aurkitzen diren taldeentzako eta

ez ordea, Espainiako Estatuari loturik aurkitzen den taldearentzako. Emaitza hauek

etorkizuneko ikerketetan berrestearekin batera, egitura sozialen eta irudikapen

sozialen arteko harremanei helduz bi gune ezberdin egoteak dituen inplikazio

teorikoetan eta praktikoetan sakontzea beharrezkoa da. Izan ere, Paugam eta Selz-ek

(2005) nazioarteko mailan pobreziaren irudikapen sozialaren inguruan aurkitutako

desberdintasunen oinarrian, joera ekonomikoez gain, herrialdeen instituzio eta

egiturak ere kokatzen dituzte. Maila honetan, instituzioek gizartearen marko mentala

mantentzen duten neurrian, hausnarketa esanguratsua litzateke hiritar

pentsalariaren, hiritar pentsatuaren eta hiritar aktorearen arteko harremanetan

sakontzea (Flament eta Rouquette, 2003e).

Azkenik, emakumeek jasaten duten zapalkuntzari begira, eraldaketa

prozesuak bereziki interesatzen zaizkigu. Lan honetan langabeziaren irudikapen

sozialean genero-asimetriaren eragina nabarmendu da. Genero-asimetriaren

printzipio antolatzailea gizonek emakumeekiko duten dominazio harremana izanik

(Daune-Richard eta Hurtig, 1995), sistema ideologiko moduan funtzionatzen du eta

mota ezberdinetako irudikapen sozialetan etengabe birsortzen da. Baliabide

ideologiko moduan beraz, aldaketarako belaunaldiak behar dira eta testuinguruaren,

harreman sozialen eta praktika ezberdinen eraldaketan lan sakona (Flament eta

Rouquette, 2003b). Aldaketari heltzeko beraz, konformitateren prozesuak aztertzeaz

gain, disidentziazko edota erresistentziazko prozesuetara hurbiltzea bereziki

interesgarria izan daiteke, emakumeen eskubideen defentsan dabiltzan talde

feministetara adibidez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!