26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

70

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

batez bestekotik goragoko tasak ematen dira, Frantzian % 8,6koa eta Espainian %

8koa. Gizon eta emakumeen langabezia-tasetan, bai Frantzian bai eta Espainian ere,

emakumezkoek langabezia tasa handiagoa dute, gizon eta emakumeen arteko

distantzia, Espainiaren kasuan nabarmenagoa bada ere. Hau da, Frantzian

gizonezkoen langabezia tasa % 8koa da eta emakumezkoena, % 9,3koa. Espainian,

berriz, gizonezkoen langabezia tasa % 6,3koa da eta emakumezkoena, % 10,5ekoa.

Gazteei dagokienez, Frantzian eta Espainian, langabezia-tasa handiak daude,

Frantzian % 21,6a eta Espainian % 18,5a.

Langabeziaren inguruko datu hauen aurrean, garbi dago emakumeak

langabeziaren aurrean bereziki kalteberak direla. Gainera, nabarmentzekoa da

gazteen artean dagoen langabezia-tasa altua. Enplegua gizarte produktiboan

sartzeko modua da, gazteentzako bereziki. Lanbideratzean, gazteen identitatearen

sendotzea ematen da. Hau da, lan munduan rol batzuk garatzen dira. Egungo

gizartean denbora eta espazioaren antolakuntza lanaren inguruan egiten da, jasotako

ezagupenak praktikan jartzeko modua da, okupazio zehatz bat garatzea

ahalbidetzen du, familia nuklearretik independizatzeko aukera ematen du eta

etorkizuneko bizitzaren planen inguruko igurikimenak sortzea (Aguilló, 1998;

Jahoda, 1981, Peiró eta kol., 1993). Azken finean, nerabezaroaren amaiera eta helduen

mundurako sarbidea dakar (Tiggermann eta Winefield, 1984; Warr, 1987). Era

berean, gure gizarteetan, lana oinarrizko balioa da (Serrano, Moreno eta Crespo,

2001) eta enplegurik gabe egotea gaitzesgarria da, langabeziari buruzko

irudikapenak, jarrerak eta jokabideak sortarazten dituelarik (Fraser, 1980).

Langabezia masiboaren aurrean orientazio profesionalaren esparruan erronka

berriak plazaratzen dira (Ovejero, 2001) eta bereziki generoko desberdintasunen

inguruko hausnarketa sakona egitea dakar (Duru-Bellat, 2003). Maila honetan,

gazteek langabeziaren inguruan duten irudikapen sozialarekiko hurbilpena egitea

bereziki interesgarria izan daiteke.

5. IKERKETA HELBURUAK ETA HIPOTESIAK

Ikerketa honen helburu nagusia gazteek langabeziaren inguruan duten

irudikapenean, genero-sistemak jokatzen duen papera aztertzea izan da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!